Atera argazkia kirolaren koloreei!

Atzera

Atera argazkia kirolaren koloreei!

25 Mar  / 7 Jun

Atera argazkia kirolaren koloreei!

00.00-00.00
Mondragon Unibertsitatea | Kirol Zerbitzuko webgunea

Kirola eta koloreak da aurtengo gaia

$titulo.getData()

"Kirolak eta koloreak" izango da Kirol Zerbitzuak antolatzen duen argazki lehiaketaren XIII.ediziorako proposatzen den gaia. 

Kirol modalitate bakoitzak badu bere izaera inplizituki. Baditu bere usainak eta baditu bere koloreak barnean. Baina pertsona bakoitzari kirol modalitate bakoitzak sentsazio, emozio eta baita kolore  errepikaezinak transmititzen dizkio. Erakutsi iezaiguzu zein den zure kirol modalitateek dituzen koloreak!

Bidali zure argazkiak azalpen labur batekin kirolak@mondragon.edu helbidera maiatzak 31 baino lehen eta 100€ko sari bat irabaz dezakezu! Gainera zure argazkiarekin datorren ikasturterako egutegi bat diseinatuko dugu.

Parte hartzeko oinarriak eta kartela webgunean edo jarraian dauden argazkietan aurkituko dituzu.

Zure lanak ikusteko irrikitan gaude, zain gaude!

Aurkeztutako argazki guztiak ikusgai

Irudi galeria