Doako Webinarra Marisa Ajuriarekin Power BIn panelak partekatu eta argitaratzeko aukerei buruz.

Atzera

Doako Webinarra Marisa Ajuriarekin Power BIn panelak partekatu eta argitaratzeko aukerei buruz.

WEBINAR

Doako Webinarra Marisa Ajuriarekin Power BIn panelak partekatu eta argitaratzeko aukerei buruz.

Webinar hau, Mondragon Unibertsitateak antolatua, datorren otsailaren 25ean eskainiko du Marisa Ajuriak, gure Business Intelligence eta Power BI ikastaroetako trebatzaileak, eta erakutsiko dizkigu Microsoft Power BI inguruneak eskaintzen dizkigun hainbat segurtasun aukera lan egiteko elkarlanean ekipo, departamentu, frankizia, delegazio… bat baino gehiagorekin. Baita hirugarrenekin gure txostenak partekatzeko ditugun aukerak ere. Ez galdu webinar hau!

2021·02·17

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatean, IKT Taldearen baitan, espezialistak gara profesionalak formatzen Adimen Artifiziala, Datu Analisia eta Business Intelligence arloetan. Zehazki, 500 profesional gutxienez trebatu ditugu gure Power BI Business Intelligence ikastaroei esker, merkatuan lider dena Business Intelligence tresnatan.

Power BI-k hainbat aukera eskaintzen ditu modu kolaboratzailean lan egiteko edo bezeroekin, langileekin eta hirugarrenekin txostenak partekatzeko bere laino zerbitzuan. Marisa Ajuriari eskatu diogu, aholkularia eta Business Intelligence trebatzailea, konta diezagula zeintzuk diren aukera hauek eredu praktikoen bidez.

Ez galdu doako webinar hau! Ahalbidetuko dizu apur bat gehiago ikastea datu analisi eta bistaratze tresna praktiko honi buruz, erabilgarria dena edozein sektoretan.

Webinarraren egitaraua:

16:00 – 16:10 Ongi etorria eta aurkezpena, Beatriz Laskurain (Irakaslea eta Mondragon Unibertsitatean Business Intelligence ikastaroen koordinatzailea)

16:10 – 16:55 Power BI Service erabiliz txostenak partekatu eta argitaratzeko aukerak, Marisa Ajuria (Aholkularia eta trebatzailea Business Intelligencen, Microsoften tresnak)

16:55 – 17:00 Galde-erantzunak eta itxiera

 

320x162

Hizlaria: Marisa Ajuria

Informatikan Lizentziaduna, Marisa trebatzailea da IKT alorrean, bereziki espezializatua ondorengo ikastaro ofizialetan: Microsoft, SQL server, Datu base erlazionalak eta bereziki Power BI ekosistema osoa, Power Pivot eta Excel aurreratua.

Kontsultatu LinkedIn profila

 

 

 

 

 

Gehiago sakondu nahi baduzu Power BI tresnan, gure hurrengo online ikastaroari buruzko informazioa helarazten dizugu: