Euskadiko hezkuntza zentruetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da

Atzealdea

Euskadiko hezkuntza zentruetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da

Covid-19

Euskadiko hezkuntza zentruetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da

Bihartik aurrera, Mondragon Unibertsitateak online bidez emango ditu aurrez aurreko eskolak

2020·03·12

$titulo.getData()


Gaur, martxoak 12, Eusko Jaurlaritzaren agerraldian jakinarazi den bezala, Euskadiko hezkuntza zentruetan irakaskuntza-jarduera presentziala aldi baterako etengo da.

Mondragon Unibertsitateak online bidez eskainiko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko campusetako aurrez aurreko eskola guztiak, bihartik aurrera eta beste abisu bat eman arte.

Martxorako programatutako ate irekien eta onarpen-proben jardunaldiak atzeratu egingo dira edo online bidez eskainiko dira, eta horietan izena eman duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko da Unibertsitatea, beste data batzuk eskaintzeko.

Oro har, Unibertsitateak gainerako jarduerekin jarraituko du, Eusko Jaurlaritzak agindutako osasun-gomendioak errespetatuz.

Edozein berri gertatuko balitz, unean uneko informazioa zabaltzen jarraituko da.

Mondragon Unibertsitateak bakoitzak bere erantzukizuna hartzeko deia egiten du.

Gure esku dago gaixotasunaren hedapenari eustea, eta unibertsitate-komunitate osoa eta gizarte osoa gonbidatzen ditugu erakundeetatik iradokitzen dizkiguten neurriak errespetatzera.