Teleskopio espazialetarako doitasun handiko eskanerra garatzeko HI-Prest proiektua abian da Euskal Herrian

Atzera

Teleskopio espazialetarako doitasun handiko eskanerra garatzeko HI-Prest proiektua abian da Euskal Herrian

PROIEKTUA

Teleskopio espazialetarako doitasun handiko eskanerra garatzeko HI-Prest proiektua abian da Euskal Herrian

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak proiektu honetan parte hartzen du Sener, Egile Mechanics, Fagor Automation, Ibarmia, Korta, ULMA Embedded Solutions eta beste hainbat unibertsitate eta zentro teknologikorekin batera

2020·10·30

$titulo.getData()


Sei euskal enpresak osatutako partzuergo bat, Sener Aeroespacial buru duena eta Egile Mechanics, Fagor Automation, Ibarmia Innovatek, Korta eta ULMA Embedded Solutions konpainiek osatzen dutena, elkarrekin lanean ari dira prestazio handiko eskaner bat garatzeko, teleskopioetan, kamaretan eta beste tresna optiko batzuetan aplikatzera bideratuta dagoena. "HI-PREST, aplikazio eta ingurune kritikoetan fidagarritasun eta zehaztasun submikrometriko handiko mekanismoetarako teknologiak" da proiektuaren izenburua eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago HAZITEK 2020 programaren bitartez.

Ekortzeko edo eskaneatzeko mekanismoak funtsezko elementu kritikoa dira satelite espazialetan ontziratutako teleskopioetan. Izan ere, elementu erabakigarriak dira teleskopioetako kameren apaltze-maniobrei egonkortasuna emateko eta beraz, bereizmen handiko irudiak ekorketa bidez hartzea bermatzen dute satelitearen mugimendu birakaria (spinning) ezabatuz, zehaztasun submikrometriko batekin eta kanpoko espazioa bezalako ingurune kritiko batean.

Sener Aeroespacialek garapen arrakastatsua lortu du Meteosat Tercera Generaciónen bitartez (MTG), bere garaian nazioarteko hornitzaileekin garatu zena. Sener Aeroespacialek garatutako MTGren eskanerrak, sateliteari, 36.000 kilometroko distantziara dagoen metro zehatz bateko argazki bat egitea ahalbidetzen dio.

HI-PREST proiektuaren helburu nagusia da Euskadiko enpresa partzuergo batetik zehaztasun handiko eskaner demostratzaile bat lortzea Europako Espazio Agentziaren (ESA) edo Amerikako Espazio Agentziaren (NASA) programa espazialetan eskaintzeko gai den produktu lehiakor eta berritzaile bat sortzeko. Modu honetan, horrelako osagaiak fabrikatzeko balio-kate osoa gaituko da eta partzuergoko bazkideak erreferentziazko hornitzaile bihurtuko dira doitasun submikrometrikoko eta egonkortasun handiko mekanismoak sortzeko, garatzeko eta fabrikatzeko.

Partzuergoaren barruan, Sener Aeroespacialek eskaner osoa koordinatzen du, egile Mechanics enpresak erreduktoreak egiten ditu, Fagor Automation eta ULMA Embedded Solutionsek doitasun handiko encoder-ak eta posizioa kontrolatzeko algoritmoaz arduratzen dira eta Korta enpresa aldiz zarata baxuko errodamenduetaz. Bestalde, Ibarmia Innovatek makina-erremintaren aplikazioetan garatutako teknologiak erabiliko ditu, fabrikazio-prozesu berrietan aurrera eginez. Ildo horretan, partzuergoaren helburuen artean, zehaztasun submikrometrikoko mekanismo sendoak eta akatsarekiko toleranteak garatzea lortzeaz gain, fabrikazio aurreratuko material eta teknologia berrietan ikertzea dago.

HI-PREST proiektuan, aurretik aipatutako enpresekin batera hainbat unibertsitate eta ikerketa zentroek ere parte hartzen dute, hala nola, Tecnalia Research & Innovation, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa (MGEP), Fagor Aotek eta Egile Innovative Solutions hain zuzen ere. 

SENER Aeroespazialari buruz

Sener Aeroespacial espazio, defentsa eta zientziarako prestazio handiko sistemen hornitzaile liderra da duela 50 urte baino gehiagotik. Sener ingeniaritza eta teknologiako taldea 1956an sortu zen, 2.350 profesional ditu lau kontinentetako bulegoetan eta 433 milioi eurotik gorako ustiapen diru sarrerak ditu (2019ko datuak).

Egile Mechanicsi buruz

Egile Mechanics zehaztasun handiko mekanikako industria enpresa da, 30 urteko historia du, eta inpaktua sortzeko konpromisoa du, balio handiko produktu eta soluzioen bidez, zehaztasuna, ezagutza eta zorroztasuna funtsezko errekerimendua diren sektoreetan.

Fagor Automationi buruz

FAGOR AUTOMATION makineria automatizatzeko eta kontrolatzeko produktuak garatzen eta fabrikatzen esperientzia handia duen enpresa da. Zenbakizko kontroleko sistemez gain, kalitate eta fidagarritasun handiko teknologia optikoa duten encoder linealak eta angeluarrak egiten ditu. Softwarea garatzeko duen gaitasunagatik eta produkzio sistemak irtenbide pertsonalizatuak eskaintzeko duen malgutasunagatik bereizten da. Sare komertzial eta tekniko zabala 50 herrialdetan baino gehiagotan banatuta dago, ordezkaritza propioen eta banatzaileen bidez.

IBARMIAri buruz

IBARMIA errendimendu handiko mekanizazio zentroetan oinarritutako soluzioen hornitzailea da, 65 urtetik gorako historia eta erreferentziazko bezeroengan eta sektore ugaritan nazioarteko presentzia duena.

Kortari buruz

KORTA 50 urtetik gorako esperientzia duen enpresa da, bezeroaren diseinutik abiatuta doitasun osagaiak fabrikatzen espezializatuta dagoena, bai eta bezeroen aplikazioen eskakizun partikularrak bete ditzaketen osagai berriak sortzen eta diseinatzen espezializatuta dagoena ere.

ULMA Embedded Solutionseri buruz

ULMA Embedded Solutions enpresak aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu produktu elektronikoen bizi zikloan. Hasi sistemen ingeniaritzako eta produktu elektronikoaren garapeneko zerbitzuetatik eta neurketa, test eta kontrol sistemetaraino. Era berean, IoT "end-to-end" soluzio berritzaileak garatzen espezializatu da. ULMA Embedded Solutions Espainiako iparraldeko enpresa talde handienetako bat da, 81 herrialdetan merkatuan eta merkatuan 50 urtetik gorako esperientzia duena. 9 kooperatiba sozietatek osatzen dute, eta beren jarduera hainbat sektoretan garatzen dute.