PROBATU EZAZU ERRUGBIA

Atzera

PROBATU EZAZU ERRUGBIA

RUGBY ARRASATE

PROBATU EZAZU ERRUGBIA

Arrasate errugbi taldeak, errugbia probatzera gonbidatzen zaitu.

2021·10·13

$titulo.getData()


Arrasate Errugbi Taldeak nesken taldea sortu berri du. Lehen entrenamendu asteetan 20 neskatik gora elkartzen ari dira, askok errugbiarekin lehen hartu-emana eduki dutelarik. Entrenamendu hauen helburua, errugbia ezagutzea eta entrenatzen ondo pasatzea da. Horregatik Arrasate Errugbi Taldeak eta unibertsitateko kirol zerbitzuak errugbia probatzera animatzen zaituztegu. Entrenamendu saioak astelehen eta asteazkenetan izaten dira 19:30etatik aurrera, Mojategi zelaian.

Horrez gain, mutilen batek ere errugbian entrenatu nahiko balu Arrasate Errugbi Taldeko mutilekin entrenatzeko aukera izango luke astearte eta ostegunetan 19:00etatik aurrera.

Interesatuta bazaude, hemen eman dezakezu izena.