Osasunaren mundu eguna 2021

Atzera

Osasunaren mundu eguna 2021

Osasunaren eguna

Osasunaren mundu eguna 2021

Mundu justuago eta osasuntsuago bat eraikitzen

2021·03·30

$titulo.getData()


Aurten ere gainean dugu Osasunaren Mundu eguna. Egun hau,1950eko apirilaren 7a geroztik ospatzen da, eta urtero estatu kideek egiten dituzten beharretan eta iradokizunetan oinarritutako gai bat aukeratzen da. Aurten, mundu justuago eta osasungarriagoa eraikitzeko kanpaina aurkeztu du OMEk.

Gure mundua ezberdintasunez josia dago, COVID-19ak agerian utzi duen bezala. Jaio, hazi, bizi, lan egin eta zahartzen garen baldintzengatik, bizimodu osasuntsoagoa izan dezakegu eta osasun zerbitzuetarako beste batzuek baino sarbide hobea izan dezakegu.

OMEK adierazi duenez, <<hori ez da bidegabea soilik: ekidin daiteke>>, eta erabakiak hartzen dituztenei pertsona guztiek osasun onaren aldeko bizi-baldintzak eta lan-balditzak bermatzea eskatu die.

COVID-19ak gogor astindu ditu herrialde guztiak, baina haren eragina nabarmenagoa izan da jada ahula ziren erkidegoetan, gaixotasunarekiko esposizio handiagoa duten erkidegoetan, kalitatezko osasun zerbitzuetara iristeko aukera gutxiago duten erkidegoetan eta pandemiari eusteko aplikatutako neurriengatik ondorio kaltegarriak jasateko aukera gehiago dituzten erkidegoetan.