Masterrari buruzko FAQak

Masterra

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan (Berrimet)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

$documento.ID_Formulario_descarga

PDF Katalogoa

Atzealdea

Masterrari buruzko FAQak

FAQ

Masterrari buruzko FAQak

$titulo.getData()


Hona hemen Berrimet Berrikuntza Didaktiko-Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan masterrari buruzko galdera ohikoenak:

Zenbat ordu eskaini behar dizkiot masterrari? Bi modutara egin daiteke matrikula: masterra urte batean edo bitan egin daiteke. Urte batean egiteko, dedikazio osoa eskatzen du. Lanean ari bazara, gomendatzen dizugu masterra bi urtean egitea.

Nola egiten da ebaluazioa? Bakarka eta taldeka (online) egindako lanak ebaluatuko dira.

Non egiten da praktikaldia? Ikasleek aukeratutako zentro edo ikastetxeetan, edo, nahiago izanez gero, Unibertsitateak berak aholkatutako zentro batean. Atzerrian ere egin daitezke praktikak; bi hilabete irauten dute, epe hori beharrezkoa baita Europako diru-laguntzak jasotzeko. Bestalde, praktiken egutegia malgua izan ohi da, eta ikasleen beharretara egokitzen da. Praktikak hiru astean egin daitezke, edo, bestela, sei astean (jardunaldi erdia); epe luzeagoa ere jar daiteke, orduka.

Zer motatakoak izaten dira Master Bukaerako Lanak? Ibilbide profesionaleko Master Bukaerako Lanetan, irakaste-ikaste prozesuak ezagutzera emateko ikerketa metodoak aplikatzen dira, ikasgelako dinamikaren gaineko ezagutzan sakontzeko eta aipaturiko dinamikak eraldatzeko. Nolanahi ere, ikerketa ibilbidean egiten diren Master Bukaerako Lanetan, doktore tesien oinarri teoriko-metodologikoak finkatu, eta ikerketa proiektu bat diseinatzen da.

Zer hizkuntzatan egin daiteke masterra? Badira bi aukera: kreditu guztiak euskaraz edo kreditu guztiak gaztelaniaz.