Punta-puntako azpiegitura teknologikoa

Titulazio Oficiala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Donostialdea

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Atzera

Punta-puntako azpiegitura teknologikoa

BALIABIDEAK

Punta-puntako azpiegitura teknologikoa

$titulo.getData()


"Learning by doing" edo "eginez ikasi" Mondragon Uniberstitatearen hezkuntza ereduaren ardatzetariko bat da. Hori posible izateko, ikaslegoak baliabide tekniko egokiak izan behar ditu eskura. Ez bakarrik ikasgelan ikasitakoa gauzatu ahal izateko; baita beren kabuz barneratu ahal dezaten ikasgelan irakatsi ezin dena. Orona Ideo campusak aukera horiek bermatzen dizkie Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleei. Bertan dauzkaten baliabide eta azpiegituren artean, nabarmendu daitezke mikroSarea laborategia eta campusak daukan District Heating azpiegitura.

MikroSarea laborategian inplementatu ahal izango dituzte etrxebizita edo eraikin baten kudeaketa sistema adimentsuak, energia berriztagarriak eta sarekoak nahasiz. Campuseko errota eolikoek eta eguzki-panelek sortutako energia zuzenean bideratzen da mikroSarea laborategira, ikasleek beraien praktika eta proiektuetan erabili dezaten MikrroSarea laborategi honetan unibertsitateko ikertzaile zein ikasleek aurre egiten dien erronkak dira, besteak beste, energia berriztagarriaren egokitzapena, transformazioa edota metatzea. Ikaslegoak garatutako soluzioak probatu ahal izateko mikroSarea laborategiak zero energiako etxebizitza bat simulatzen duten etxetresna elektriko ekipamendu oso bat dauka.

Campusaren egoitza Orona Ideo Innovation City laborategi erraldoia da, non hainbat soluzio energetiko nahasten dira bertan lanean ari diren eragile guztien beharrei erantzun ahal izateko, beti ere, jasangarritasunaren eta efizientziaren kriterioen gidaritzapean. Eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa, energia geotermikoa, biomasa galdarak eta xurgatzearen bidezko hoztea konbinatzen dira bertan modurik efizienteenean Orona Ideoko berokuntza, klimatizazio eta hornidura elektriko bermatzeko. Esan genezake, Orona Ideo campusa eskala errealean egindako laborategi edo demostradore bat dela; Energiaren Ingeniaritzako ikasleen hezkuntzarako espazio paregabea eta pribilegiatua.


Unibertsitatea baino gehiago gara