Web edukia bistaratu

Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko 50 gazte bildu ditu Tabakaleran, enpresa-talentua erakusteko lehiaketan

Eduki publikatzailea

Atzera

Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko 50 gazte bildu ditu Tabakaleran, enpresa-talentua erakusteko lehiaketan

Jardunaldia

Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko 50 gazte bildu ditu Tabakaleran, enpresa-talentua erakusteko lehiaketan

Enpresa-mundua atsegin duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ideia-lehiaketa da gazteGOTalent. Partaideek ideiak sortu beharko dituzte modaren, kulturaren eta kirolaren sektoreetako enpresek proposatuko dizkieten hiru erronkei aurre egiteko, eta euren talentua eta ziurtasuna erakutsi.

2018·01·12

$titulo.getData()


Donostia, 2018ko urtarrilaren 9a. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bildu ditu gaur, ostirala, urtarrilaren 9an, Tabakaleran, euren enpresa-talentua erakuts diezaieten ekitaldian parte hartuko duten enpresei. Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek. Ikasleek euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu beharko dituzte, epaimahaiak sinets dezan euren ideia dela erakundearen beharretara ondoen egokitzen dena. 

Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu dute jardunaldia. Hori ikasketak eta lana uztartzen dituen Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, eta ikasleek konpetentziak bai unibertsitatean bai enpresan eskuratzeko gaitasuna lantzen dute.

Jardunaldia

Jardunaldia 9:00etan hasi da Tabakaleran, eta ongi-etorriaren ondoren enpresek proposatutako erronkei erantzun behar diete gazteek. Hiruzpalau laguneko taldeetan lan egin dute proposatu dizkieten erronkei aurre egiteko. 12:30etik aurrera aurkeztuko dituzte egindako lanak, eta hiru talde finalistak 13:30ean emango dira jakitera. 

Talde irabazlea sare sozialetan like gehien lortuko dituena izango da. Irabazleek Madrilerako edo Bartzelonarako asteburuko bidaia eskuratuko dute, eta eurek aukeratuko duten kontzertu baterako sarrerak ere bai.