Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab ekimenaren lehenngo edizioko sariak banatu dituikasleen artean diziplinarteko ekintzailetza sustatzeko programa bat abiatu du

Atzera

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab ekimenaren lehenngo edizioko sariak banatu dituikasleen artean diziplinarteko ekintzailetza sustatzeko programa bat abiatu du

Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab ekimenaren lehenngo edizioko sariak banatu dituikasleen artean diziplinarteko ekintzailetza sustatzeko programa bat abiatu du

Aurkeztutako proiektuen artean, MAAT izan da irabazlea. Sormena eta komunikazioaren bitartez, heziketa sexuala, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzen dituen jolasa

2019·06·27

$titulo.getData()


Gaur eguerdian banatu dira Mondragon Unibertsitatean Changemaker Lab ekimenaren lehenengo edizioko sariak.

Aurkeztu diren 3 proiektuak ondokoak izan dira:

  • GURE botila sostengagarria. Proiektu hau Borja Sarria, Ane Bernaola, Asier Portillo, Ander Cristóbal eta Joaquin Cornejok egin dute.
  • ZERO hortzetako zepilo sostengagarria. Proiektu hau Mireia Arrietaleanizbeaskoa, Maider Fernández, Aritz Ó hAonghusa, Ekain Nogueira, Euken Sagardia eta Jon Vitalek egin dute.
  • MAAT sormena eta komunikazioaren bitartez, heziketa sexuala, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzen dituen jolasa. Proiektu hau Marina Gonzalez, Aitziber Jimenez, Ane Nafarrate, Lide Rubio, Iraia Simancas, Jone Triviño eta Mario Garciak egin dute.

Proiektuok, ondoren adierazten diren sariak jaso dituzte:

  • Lehenengo saria (1000 euro): MAAT 
  • Bigarren saria (600 euro): GURE

Mondragon Unibertsitateak martxan jarri duen Changemaker Lab izeneko programa hau, unibertsitateko zenbait fakultatetako ikasleen artean, diziplinarteko taldeen bidez, ekintzailetza sustatzera zuzendu da. Programak lau hileko iraupena izan du eta 18 ikaslek parte hartu dute. Change maker-ak izango dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Programaren helburua, enpresen sorrera sustatzea da.

Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak). Programa KIMU BERRIk bultzatuta dago eta GAZTENPRESAk babestuta.

Ekintzailetza hainbat herrialdetako erakunde eta eragile ekonomiko eta sozialen lehentasunetako bat da. Izan ere, ildo horretan, herrialde horiek guztiek helburu bera dute: ekintzailetzaren kultura gizartearen maila guztietan eta bizitzaren etapa guztietan sustatzea, ekonomia garatzen, aberastasuna sortzen eta gizartea garatzen laguntzen baitu. Mondragon Unibertsitateak urte asko daramatza ekintzailetzaren esparruan buru-belarri. Izan ere, Euskadiko unibertsitate aitzindaria da ekintzaileak trebatzeko eta sustatzeko prestakuntza-programak eta bestelako ekimenak antolatzen: graduko zein graduondoko tituluak eta ekintzailetza-programak, ikasleen artean ekintzailetza-espiritua bultzatzeko eta giza kapital ekintzailearen trebakuntza-maila finkatzeko.

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak 2020 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana onartu zuen, ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzeko. Planaren helburua lehentasunak planifikatzea eta ezartzea da, euskal eragile guztiek ekintzailetza sar dezaten euren lehentasunen artean, eta ekintzailetzari buruzko trebakuntza indartzeko

Izan ere, Euskadiko ekintzailetzari buruzko azken datuen arabera, beheranzko joera du, eta, azken ekitaldietan, sortzen diren enpresa berrien kopurua oso gutxi handitu da. Datu horren bilakaera Espainiakoa baino askoz okerragoa da; hain zuzen, % 1,1eko hazkundea du Espainian, eta % 0,2koa, Euskadin.

Change Makers Lab

Ekimenak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak zenbait jakintza-arlotakoak baitira, eta kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak konektatzeko aukera emango duena.

Programak sei modulu ditu. Bootcamp formatua izango dute; hau da, tailer trinkoak izan dira, egun batekoak edo egun eta erdikoak. Haietan, gaian adituak direnen eskutik, teoria eta jarduerak landuko dituzte ikasleek, proiektuetan erabiltzeko. Gainera, modulu bakoitza hasi aurretik, lan bat egin behar izan dute: erronkak gainditu, irakurri, ikertu, talde-lanean aritu… Parte-hartzaileek benetako proiektuak landu dituzte, tailer trinkoetan (bootcamp), enpresak bisitatu dituzte, ekitaldietara joango dira, etab.

Ekitaldiko argazki guztiak hemen ikus ditzakezu.