Mondragon Unibertsitatea, Espainiako 5 unibertsitate onenen artean U-Multirank-en

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea, Espainiako 5 unibertsitate onenen artean U-Multirank-en

Rankinak

Mondragon Unibertsitatea, Espainiako 5 unibertsitate onenen artean U-Multirank-en

U-Multirank mundu mailan dagoen unibertsitate rankin zehatz eta zabalena da

2020·06·09

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea bosgarren postuan dago estatuko unibertsitateen artean, U-Multirank nazioarteko unibertsitate-renkinean aztertutako bost dimentsioetako 10 parametrotan bikaintzat jo baita. Ranking horrek, ikerketa, irakaskuntza (irakaskuntza eta ikaskutza), ezagutzaren transferentzia, naizoartekotzea eta inguruarekiko binkulazioa aztertzen ditu.

Rankinak Mondragon Unibertsitatea Espainiako unibertsitateen top 5ean kokatzen du, ezagutzaren transferentzian duen papera bereziki nabarmenduz. Ezagutzaren transferentziaren arloan, Mondragon Unibertsitateak hirugarren postua lortu du estatu mailan, eta bikaintzat jotzen da atal hauetan: industria-bazkideekin egindako argitalpenen egilekidetzan, iturri pribatuentatik ikerketarako diru sarrerak lortzeko gaitasunean, sortutako spin-offetan eta profesionalentzako prestakuntzatik lortutako diru-sarreretan.

Eskualde-garapenarekiko konpromisoaren eta ekarpenaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitatearen kasuan, bikainak dira eskualde-mailako finantzaketa iturrietatik datozen diru-sarreren bolumena, eskualdeko industria-enpresekin batera egindako argitalpenak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasleen ratioak.

Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu duen beste dimentsio bat, ikerketa da. Hain zuzen ere, ikerketarako kanpo finantziazioa lortzeko duen ahalmenean.

Irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagokionez, Unibertsitateak oso kalifikazio ona du ia atal guztietan, eta masterretako graduazio-tasaren ratioa eta graduko egokitasun-tasa azpimarratzen dira.

Azkenik, nazioarteko orientazioaren dimentsioan, ikasleen mugikortasunari, bikain kalifikazioa egokitu zaio.

U-Multirank

U-Multirank, mundoko unibertsitate ranking handiena eta zehatzena da eta seigarren online edizioa argiratu berri du (www.umultirank.org). Nazioarteko unibertsitate-errendimendua alderatzeko tresna paregabea da.

Edizio honek, goi-mailako 1800 erakunde ingururi buruzko informazioa aurkezten du, urtez urte emaitzen lagina handituz. Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 92 herrialde desberdinetakoak dira.

Rankin honek unibertsitateen hainbat emaitzari buruzko panorama osoa eskaintzen du bost dimentsiotan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.

U-Multirank-en ikuspegi multidimentsionalak unibertsitatearen errendimendua alderatzen du, 1etik 5era doan kalifikazio sistema baten bitartez, non “1” bikaina den eta “5” ahula. Ez du munduko “Top 100” sailkapen-taularik egiten puntuazio konposatuetan oinarrituta. Aldiz, unibertsitate baten indarguneak eta ahuleziak edo gehien interesatzen zaizkien alderdiak identifikatzeko aukera ematen die erabiltzaileei.

U-Multirank-ek erakusten du zaila dela bere alderdi guztietan unibertsitate bikain bat aurkitzea eta bikaintasun hori hainbat unibertsitatetan banatuta dagoela. Azken batean, munduko unibertsitate “onenaren” kontzeptua, erabiltzailea bilatzen ari denaren araberakoa da.

Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko eta baita ere graduatuak kontratatu ahal izateko.