Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak eskatzeko aukera zabalik

Atzera

Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak eskatzeko aukera zabalik

12 Apr  / 21 Apr

Mondragon Unibertsitateko kirol jantziak eskatzeko aukera zabalik

8:00-00:00

 

Arrasate | Kirol Zerbitzua

Bizikleta zein korrika egiteko Mondragon Unibertsitateko kirol arropak eskuragarri daude

$titulo.getData()

Eskuragarri dituzue Mondragon Unibertsitateko kirol arropak, bizikleta zein korrika egiteko.

Arropen eskaera apirilaren 12a eta 21aren (12:00ak baino lehen) artean egin beharko da, kirol zerbitzuan bertan edo mezu elektroniko bat bidaliz nahi dituzun jantziekin.

Tailak probatzeko eta dagoen material desberdinaren kalitatea ikusteko, arropak Arrasateko kirol zerbitzuan egongo dira apirilak 12 eta apirilaren 21a bitartean. Ezin bazarete gerturatu, jarri harremanetan kirol zerbitzuarekin eta gu arduratuko gara zuen kanpusera arropak eramaten.

Arropa eskaera egin duzuenoi, apirilaren 22an mezu elektroniko bat bidaliko zaizue ordainketa egiteko esteka batekin. Ordainketa apirilaren 22a eta 23aren bitartean egin beharko da.

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezue (informazio teknikoa, taila ezberdinak, material desberdina...).

Ez gelditu Mondragon Unibertsitateko kirol arropa gabe!!

Edozein zalantza jarri kirol zerbitzuarekin harremanetan.