Mondragon Unibertsitatearen LEINNeko tituludunen %100 lanean ari dae LEINN de Mondragon Unibertsitatea está trabajando.

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen LEINNeko tituludunen %100 lanean ari dae LEINN de Mondragon Unibertsitatea está trabajando.

GRADUAK

Mondragon Unibertsitatearen LEINNeko tituludunen %100 lanean ari dae LEINN de Mondragon Unibertsitatea está trabajando.

Oñatin, Irunen, Bilbon, Madrilen eta Amsterdamen ematen da nazioarteko grau hori eta datorren ikasturtean, Valentzian eta Bartzelonan ere eskainiko da.

2014·07·07

$titulo.getData()


LEINN: langabeziarik gabeko gradua. Ez da publizitate-erakargarri bat. Mondragon Unibertsitatearen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduaren aurkezpen-gutuna da. Antzeko ezaugarriak dituen gradu bakarra da Espainian, eta lehen ikasle-promozioak bere ikasketak amaitu zituenetik urtebetera aurkeztu ditu emaitzak. LEINNeko tituludunen % 100 lanean ari da graduarekin zerikusia duten jardueretan, hau da, ekintzailetzari eta berrikuntzari lotutako gaietan. Zehazki, tituludun bat ere ez dago enplegu bila, % 68 ekiten ari da, % 26 dagoeneko sortutako enpresetan ari da ekiten eta % 6 beste titulazio batzuk ikasten ari dira edo hasiko dira, hala nola master-programak.

Mondragon Unibertsitateak 2009an sortu zuen titulua Bidasoako campusean. Gaur egun Oñatin, Irunen, Bilbon, Madrilen eta Amsterdamen ematen du gradua, eta datorren ikasturtean Valentzian eta Bartzelonan ere emango du.

20 enpresa berri

LEINNen, lehen egunetik lotzen dira ikasketak eta ekintza erreala. Hortaz, ikasleek konpainia bat sortu behar dute, horren bidez ikasketak bideratzeko. Metodo hori Finlandian aplikatu da 25 urtez baino gehiagoz, eta arrakasta handia izan du. Han, karrera amaitu eta 3 urte geroago ekintzaileen % 30ek baino gehiagok lan egiten du bere enpresan.

Gradua abian jarri zenetik bost urte igaro direnean, balantzea honako hau da: 20 konpainia eratu dira Euskadin ( eta beste lau Euskaditik kanpo, Madril eta Amsterdam-rko laborategietan) eta ikasleek 11.000 enpresa bisitatu dituzte haiekin negozioak egiteko helburuz, bai hornitzaile gisa bai bezero gisa. Parte-hartzaile bakoitzak bere proiektua aurrera eramateko interesgarri iritzitako 4.500 liburutako teoria aplikatu eta ikaskideekin partekatu du. Horrez gain, 820.000 inguru eurotako etekinak izan dituzte (uneotan indarrean dauden elkarteen 4 urteei dagozkienak) Aurrekoaren ondorioz, fakturazioa 1.200.000koa izan da azken lau urteotan.

Emaitza horiek ikasleek berek lortutakoak dira, kide diren konpainietan lan eginda, eta beraien beharretarako erabili dituzte, normalean Finlandiara, San Frantziskora, Txinara eta Indiara ikasketa-bidaiak egiteko. Bidaia horien kostua ordaindu ahal izatea da karrera gainditzeko lortu beharreko gutxienekoa. Soberakina matrikula ordaintzeko edo etorkizuneko proiektuetarako inbertsioak egiteko erabiltzen dute ikasleek.

LEINN gradua

Ikaskuntza-eredu horien metodoak honako premisa hau du abiapuntu: gizartean gauzak eta horiek egiteko modua zalantzan jarriko dituzten pertsonak behar dira. Horrela soilik lortuko dugu sistemari behar besteko efizientzia ematea, berritzeko, ekiteko eta, azken buruan, enpresak, proiektuak, negozioak eta produktuak abian jartzeko eta gizartean aberastasuna sortzeko. Eredu tradizionala ez da hori guztia egiteko eta gazteengan txertatzeko gauza, horregatik behar-beharrezkoa zen beste metodologia bat, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren kultura hedatzeko.

Azken bi hamarkadetan Finlandiako Team Academyk garatu eta nazioarteko goi-mailako hezkuntzan erreferentzia bihurtu diren metodologia arrakastatsuak ezartzen ditu LEINNek. Mondragon Unibertsitatearen graduko titulu ofiziala da, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan onartu duena. Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy unitatearen bitartez ematen da.

Mondragon Team Academy unitatea Tiimi Akatemiaren Nazioarteko Sareko kidea da. Hezkuntza-erakunde hori Finlandiako Jyväskylä-ko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean sortu zuten duela 18 urte. Ikasketa-plan horren bidez sortzen diren team-company izenekoen emaitzak bikainak dira, eta ospe ikaragarria lortu dute. Izan ere, ikasleen % 36k sortzen du bere negozio.