Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa

Atzera

Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa

12 Jan

Lanbideko doako ikastaroen informazio saioa

15:00 - 17:00

Online | Online

Saioa abenduaren 12an eta presentziala izango da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ,eta nahiago izanez gero, online jarraitu ahal izango da. Bertan ikastaroen informazioa eskainiko zaie interesa duten pertsona guztiei.

$titulo.getData()

Lanbidek hamar ikastaro baino gehiagoren kudeaketa esleitu dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, datozen bi urteetan eskualdeko profesionalak birkualifikatzeko. Lankidetza esparru horren barruan, Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro jarriko ditu martxan 2021eko urtarriletik uztailera arte profesionalen birkualifikazioa eta laneratze aukerak sustatzeko helburuz. Ikastaro hauetan interesatuta dauden pertsonentzako informazio saio bat antolatu da abenduaren 12an, 15:00etatik 17:00etara, Iturripeko campusean (Loramendi kalea 4, Arrasate). Saioan parte hartu nahi duenak jakinarazpena bidali beharko du ondorengo emailera cursosingenieria@mondragon.edu edo formulario honetan izena eman:

Izena eman informazio saiora

Langileen salbuespenezko ziurgabetasun egoera dela eta, lehen aldiz, Lanbidek aukera ematen du lanpostuen %30 eremu berri batean prestatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko, enplegagarritasun-gaitasunak handitzeko. Lanaldiaren herena baino gutxiagoko kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Aipatutako kasuetarako, ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak eskoletara joatearekin bateragarri egitea.

Ikastaro guztiak astelehentik ostiralera izango dira, 14:30etik 19:30era eta guztiek dute praktiketako egonaldia enpresa. 

Laster abian jarriko diren ikastaroak ondorengoak dira:

Diruz lagundutako ikastaro labur guztien zerrenda kontsultatu.

Informazio gehiago edukitzeko idatzi cursosingenieria@mondragon.edu edo +34 664 265 068 / +34 647 504 100