Zabalik dago epea izena emateko KoopFabrikan

Atzealdea

Zabalik dago epea izena emateko KoopFabrikan

EKONOMIA SOZIAL

Zabalik dago epea izena emateko KoopFabrikan

Otsailaren 1ean jarriko dute abian KoopFabrika, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzea helburu dituen egitasmoa.

2017·01·18

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak eta Olatukoop elkarteak bultzatutako egitasmoa Gipuzkoako hiru eskualdetan lekutuko dute: Debagoienean, Oarsoaldean eta Buruntza-Beterri Udaletan. Urtarrilean bukatuko da epea prestakuntza programa horretan izena emateko.

KoopFabrika zuzenduta dago, besteak beste, ekonomia sozialarekin lotura duten proiektuak garatu eta ekintzara pasatu nahi dutenei, elkarteetako kideei nahi dutenak jarduna profesionalizatu edo erakundean bertan proiektu berriak garatu nahi dutenei.

Hasteko, KoopFabrikako parte-hartzaileek jasoko dute prestakuntza teorikoa lagunduko diena ulertzen gizarteak bizitzen ari den aldaketak eta tokiko garapenaren garrantzia. Horrez gain, aukera izango dute hainbat bisita egiteko eta esperientzia arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeko, gainera, parte-hartzaileak formatuko dira ekintzailetasun soziala bultzatzeko egokiak izan daitezkeen erremintetan. 

Ikastaroa oso modu dinamikoan antolatuta dago. Kontuan hartu behar da parte-hartzaileek izango dituztela tutoreak laguntzeko ideien sorreran eta garapenean. Ikastaroa bukatzerakoan, proiektuak finantzatzeko aukerak ere landuko dituzte.

KoopFabrika egitasmoko lehenengo edizio honetako eskolak hasiko dira 2017ko otsailaren 1ean, eta bukatuko dira apirilean; ondoren, tutoretak eta proiektuaren saretzea egingo dute. Lan saioak asteko hiru egunetan egingo dituzte: asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.

KoopFabrikan matrikula doan da, baina plazak mugatuak dira eta ezinbestekoa izango da izena ematea eta hautaketarako elkarrizketa egitea. 

Antolatzaileek abian jarri dute KoopFabrika ikusi dutelako oso interesgarria izan dela Debagoienean, bi urtez jarraian, antolatutako Berrekin, berregin egitasmoa. 

Programaren garapenean lagundu dute Beterri-Buruntzako udalak, Oarsoaldea eta Debagoienako garapen agentziek eta Bagara Herrigintzan kooperatibak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin.

 

 

Informazio gehiagorako:

  • Izena emateko: koopfabrika.eus
  • E-mail: info@koopfabrika.eus
  • Telefonoa: 646 07 82 45