Asteburuan jokatu da judoko Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketa
Asteburuan jokatu da judoko Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketa
Asteburuan jokatu da judoko Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketa
Mondragon Unibertsitateko bi ordezkari izan ziren bertan.
Espainia osoko 222 kirolari bildu ziren joan den asteburuan Jakan, Zaragozako Unibertsitateak antolatutako judoko Espainiako Unibertsitate Kirol Txapelketab parte hartzeko. 54 unibertsitatetako 222 kirolarik. 132 mutilek eta 90 neskek parte hartu zuten, eta 14 kategoriatan neurtu ziren: gizonetan, -66kg-tik +100kg-ra, eta emakumezkoetan, -48kg-tik +78kg-ra.
Lehiaketa larunbatean burutu zen, jardunaldi bakarrean. Horretarako, Olimpia kiroldegian 4 tatami ezarri ziren eta borrokaldiak aldi berean burutu ziren goiz osoan zehar. Olaia eta Amaia izan ziren Mondragon Unibertsitatea ordezkatu zuten borrokalariak.
Txapelketako emaitza guztiak hemen ikus daitezke.
Txapelketen argazki eta bideo batzuk ikusgai dituzue gure bilduman.
Eskerrik asko Mondragon Unibertsitatearen izenean estatuko txapelketetan parte hartuko duzuen guztioi!!