Galdebide lehiaketa

Atzera

Galdebide lehiaketa

20 Nov  / 2 Dec

Galdebide lehiaketa

00:01

 

Online | Online

Parte hartu Galdebide lehiaketa eta irabazi Xiaomi ordulari inteligentea eta Mondragon Unibertsitateko katilu eta kantinplora

$titulo.getData()

Euskaraldia eta euskararen eguna hizpide hartuta, hainbat ekimen egingo dira Mondragon Unibertsitatean.

Horien artean, Galdebide lehiaketa dago.

Galdebide, Egunean Behin lehiaketan oinarrituta dago eta Mondragon Unibertsitatea osatzen duen komunitateari bideratuta dago. Egunero galdetegi bat egongo da, beti euskeraren inguruan izango dira galderak, eta zenbat eta gehiago parte hartu eta zenbat eta erantzun gehiago asmatu, puntu gehiago lortzeko aukera egongo da.  

Lehiaketa azaroaren 20an hasiko da eta abenduaren 2an izango da azken eguna.

Jada KoNet-en bere lauza sortuta dauka bertatik jokatu ahal izateko eta ez badaukazu KoNet App-a zure telefonoan, https://sites.google.com/mondragon.edu/galdebide/testak loturan sartuta ere parte har dezakezu.

Aste buruetan ere jokatuko da.

Abenduaren 2ko partida jokatu ondoren puntu gehien lortu dituen jokalariaren izena, abenduaren 3an streaming bidez emitituko den Antton Telleriaren monologaren ondoren jakin araziko da. Baita ere, parte hartu duten guztien artean egingo den zozketan saritua nor izan den.

Bi pertsona hauetako bakoitzak, ondoko oparia jasoko dute: Xiaomi ordulari inteligentea eta Mondragon Unibertsitateko katilua eta kantinplora.

Anima zaitezte eta jokatu!

Gure hizkuntzari buruz asko ikasiko dugu eta ondo pasatuko dugu!