Irekita dago izen-ematea Entzumena eta Mintzaira aipamen berrian

Atzealdea

Irekita dago izen-ematea Entzumena eta Mintzaira aipamen berrian

Entzumena eta Mintzaira

Irekita dago izen-ematea Entzumena eta Mintzaira aipamen berrian

Ikastaroa hasiko da 2020ko urtarrilaren 24an.

2019·12·03

$titulo.getData()


Irekita dago izen-ematea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainiko duen Entzumena eta Mintzaira aipamen berrian. 2020ko urtarrilaren 24an hasiko den ikastaroan zuzenduta dago, bereziki, Lehen Hezkuntzako ikasketak dituzten pertsonei. Baina, Lehen Hezkuntzako ikasleez gain, ikasketa hauek oso aproposa dira Haur Hezkuntzako graduatuei edo entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta hauen esku-hartzean lan egiten duten edo lan egin nahi duten bestelako profesionalei (psikologoak, pedagogoak…). Izen ere, horie guztietantzat Espezializazio Diploma formatuan ere eskainiko du programa hau: Entzumenaren eta Mintzairaren Nahasteetan eta Esku-hartzean Espezializazio Diploma erara.

 

Irtenbide profesional handia duen ikastaro honen ardatza izango dira adituek bideratutako 15 astebukaerako saio presentzialak; saio horiek Aretxabaletako campusean egingo dira. Lan-saio eta materietatik jasotako input-etatik profil profesionalaren eraikuntza egin ahal izateko, parte-hartzaileek bidaide izango dute Fakultateko tutore bat.

 

INFORMAZIOA:

  • Nagore Eskibel
  • Emaila: neskibel@mondragon.edu
  • Telefonoa: 600 097 109