Itsaso Gonzalez Ochoantesanaren tesi defentsa

Atzera

Itsaso Gonzalez Ochoantesanaren tesi defentsa

TESIA

Itsaso Gonzalez Ochoantesanaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: “BRANDUX: Metodología de evaluación para la mejora de la consistencia de marca, aproximación estética al diseño de touchpoints”. SOBRESALIENTE kalifikazioa eta CUM LAUDE aipamena lortu du.

2019·11·18

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: “BRANDUX: Metodología de evaluación para la mejora de la consistencia de marca, aproximación estética al diseño de touchpoints”.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Daniel Justel Lozano, Ester Val Jauregui
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Dr. D. Rubén Rebollar Rubio (Universidad de Zaragoza)
    • Mahaikidea: Dra. Dña. Maria Paz Morer Camo (Universidad de Navarra)
    • Mahaikidea: Dr. D. Aiur Retegi Uria (Universidad de Deusto)
    • Mahaikidea: Dra. Dña. Inge Isasa Gabilondo  (ORONA EIC)
    • Idazkaria: Dr. D. Ganix Lasa Erle (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Marka, bezeroarekin lotura emozionalak sortu eta beraien pentsamenduetan eragina duen aktibo estrategikoa da. Markaren balioa indartzeko, erakundeek marka baloreak koherentziaz txertatu behar dituzte esperientzia bateko touchpoint guztietan. Ekintza hau burutzeko, diseinatzaileak eraldaketa semantikoko prozesuetan oinarritzen dira. Prozesu hauek, diseinatzaileei marka baloreak kodifikatu eta emaitzak touchpointetan guztietan egoki txertatzen laguntzen diete.

Eraldaketa semantikoan zehar distortsioak gertatzen dira markak erabiltzaileei helarazi nahi dien mezuaren eta erabiltzaileek ulertzen duten ideiaren artean. Kontzeptu hau Brand Gap bezala ere ezagutzen da. Ikerketa lan honetan zehar eraldaketa semantikoaren inguruan sakontzen da, zehazki Brand Gap aren ebaluazioan.

Bilaketa bibliografikoari esker agerian jartzen da Brand Gap a ebaluatzeko erreminta, metodo eta metodologien beharra. Gainera, bilaketa honen bidez, hiru fasetan oinarritutako transformazio semantikoko prozesua (marka estrategia, diseinu estrategia eta touchpoints deseinua) eta transformazio prozesuaren hirugarren fasearen inkoherentziak identifikatzen dituen metodologia berria garatzeko gakoak ondorioztatzen dira. Honela, BrandUX izeneko metodologia sortu da ondorengo teorietan sustengatzen dena: Customer journey map (Curedale, 2013), Design disciplines (Abbing, 2010), Design format analysis (Warell, 2001), Design layer model (Abbing, 2010), Product deconstruction (Warell, 2001), Matriz de características de marca eta teoria de Reisner (1990). 

BrandUX metodologiak diseinatzaileei urratsez urratseko egitura eskaintzen dielako bereizten da. Egitura honen bitartez diseinatzaileek ondorengoa lotzen dute: (i) marka ezaugarriak aztertu eta identifikatu, (ii) inkoherentziak ebaluatu eta azkenik, (iii) inkoherentziak murrizten dituzten ekintzak proposatu, hau da, Brand Gap a murriztu. BrandUX metodologia 6 fase, 10 txantiloi eta 8 euskarri tresnetan egituratzen da, zeintzuk diseinatzaile hasiberri zein adituek erabil ditzaketen. 

BrandUX metodologiaren eraginkortasuna frogatzeko kirol munduko bi web orri aztertu dira. Azterketa hauek diseinatzaile hasiberri zein adituek garatu dituzte eta honetara BrandUX eta Design Format Analysis (DFA)metodologiak jarraitu dira.

Emaitzek erakutsi dute BrandUX metodologiak diseinu ezaugarri kopuru handiagoa eta anitzagoa identifikatzen laguntzen duela. Gainera, BrandUX metodologiaren bitartez diseinatzaile hasiberriek azterketa zehatzagoa eta sakonagoa eraman dute aurrera.