Hain garrantzizkoa den ikasleen irteera-profila lantzeko, online ikastaro laburra

Atzealdea

Hain garrantzizkoa den ikasleen irteera-profila lantzeko, online ikastaro laburra

Hezkuntza

Hain garrantzizkoa den ikasleen irteera-profila lantzeko, online ikastaro laburra

Reimagine Education-ekin batera diseinatutako programa hasiko da otsailaren 1ean eta 25 orduko iraupena izango du. Irekita dago izen-ematea.

2021·11·10

$titulo.getData()


2022ko otsailaren 1etik martxoaren 15era, Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa online ikastaroa antolatu dugu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Reimagine Education erakundeak. Ikastaroak 25 orduko iraupena izango du, eta helburua da hezkuntzako profesionalek ulertzea ikasleen irteera profilak hezkuntza eraldatzeko prozesuaren funtsezko tresna gisa, alegia, kasleak gure ikastetxetik irteten denean dituen ezaugarri pertsonalen garapenaren garrantziaz jabetzea eta profil horiek diseinatzen ikastea.

 

 

Norentzat izan daiteke ikastaroa? Batetik, edozein hezkuntza-etapatako irakasle edo liderrentzat, aldaketarako tresna eta metodologia berriak arakatuz hezkuntza-eraldaketara hurbildu nahi badute. Bestetik, dagoeneko eraldaketa-prozesuan dagoen zentro bateko kideentzat edo eraldaketa-prozesuan irteera-profilak duen rolean sakondu nahi dutenentzat izan daiteke. Eta, azkenik, hainbat berrikuntza-ekimen martxan jarri dituen hezkuntza-erakunde bateko kideentzat edo harago joan nahi dutenentzat ere izan daiteke.

 

Ikastaroa hiru hizkuntzaetan eskainiko da, euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. Irekita dago izen-ematea.

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 02 27 20