Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulua berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzera

Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulua berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

profesionalentzako prestakuntza

Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Titulua berria eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Aurrez aurreko ikastaroa Hernaniko Orona-Ideon eskainiko da, 2019ko urritik maiatzera.

2019·06·18

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Tituluaren lehenengo edizioa eskainiko du 2019ko urriaren 24tik aurrera. Ikastaro hau zuzenduta dago, batez ere, herrigintzan eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei, hala nola udalgintzako ordezkari politikoak, Foru Aldundietako ordezkari politikoak, udal teknikariak, aldundietako teknikariak, garapen agentzietako teknikariak, Euskal alderdi politikoen ordezkariak eta Euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariak.

 

Aurrez aurreko ikastaro honen helburua da euskalherrigintzan jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak ezagutu, ulertu eta garatzea, eta bide batez, hurrengo galdera hauek erantzutea: Euskalherrigintzan ari den edo arituko den herritarrarentzat zein ezagutza da garrantzitsuena gaur? Eremu ezberdinetan herrigintzako lanean diharduenak balio publikoa eta herrigilea sor dezan behar dituen gaitasun, ezagutza eta gakoak zeintzuk dira egun? Nola ahaldundu daitezke sendoen herrigintzako subjektuak euren lana ahalik eta transformatzaileena eta eraginkorrena izan dadin?

 

Ikastaroak 300 orduko iraupena izango du eta Hernaniko Orona-Ideon eskainiko da.