Mondragon Unibertsitateak «ihes-gela» antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian, batxilergoko 50 gaztek enpresagintzako talentua froga dezaten

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak «ihes-gela» antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian, batxilergoko 50 gaztek enpresagintzako talentua froga dezaten

Lehiaketa

Mondragon Unibertsitateak «ihes-gela» antolatu du Bilbao Berrikuntza Faktorian, batxilergoko 50 gaztek enpresagintzako talentua froga dezaten

GazteGOTalent izeneko lehiaketa da, enpresa-mundua atsegin duten batxilergoko 2. mailako gazteei zuzendua

2020·03·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak «scape room» edo «ihes-gela» bihurtu du Bilbao Berrikuntza Faktoria, zenbait ikastetxetako batxilergoko 2. mailako 50 gaztek baino gehiagok enpresa-munduari lotutako erronkei, arazoei eta probei aurre egin eta, horrela, beren enpresa-talentua froga dezaten. Colegio Vizcaya (Zamudio), Aixerrota BHI (Getxo), Elkar Hezi (Oñati), Zumaiena (Zumaia), El Regato (Barakaldo) eta Laudio Ikastola (Laudio) ikastetxeetako gazteek hartuko dute parte jardunaldian, 14 taldetan banatuta.

«Ihes-gelak» Bilbao Berrikuntza Faktoriaren zenbait gune hartuko ditu. Hala, sei gune prestatuko dituzte Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen campusean, eta gazteek gehienez 10 minutu izango dituzte areto horietako bakoitzetik irteteko, bertan aurkituko dituzten pisten laguntzarekin. Aldi berean, marketinari, berrikuntzari, finantzei, negozio-ereduei, kanpo-merkataritzari, nazioarteko negoziaketari, giza baliabideei eta abarrei buruz hausnartu beharko dute. Lehiaketaren izena gazteGOTalet da, eta enpresa-munduan interesatuta dauden gazteek erronkei aurre egiteko ideiak sor ditzatela du helburu. 

Jardunaldia goiz osoan zehar gauzatuko da Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte, 6, Bilbo), 09:00etan hasi eta 14:00era arte, Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduak (myGADEk) antolatuta. Gaur egun ikasmaila guztietan (4 urtez, lehen mailako bigarren seihilekotik hasi eta laugarren mailaraino) ibilbide duala (lana eta ikasketak txandakatuta) eskaintzen duen Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Gradu bakarra da estatuan. Gradua Irungo, Oñatiko eta Bilboko campusetan ematen da.

13:30ean hiru talde finalistak aukeratu eta ondoren diplomak banatuko dira. Hiru finalistei datozen hiru asteetan egiteko erronka bat proposatuko zaie, talderik onena aukeratzeko. Talde irabazleak Madrilerako edo Bartzelonarako bidaia irabaziko du.