Abian da “Future for Fashion” proiektua leinner (Mondragon Unibertsitatea) eta “University of the Arts London”eko ikasleen partehartzearekin

Atzealdea

Abian da “Future for Fashion” proiektua leinner (Mondragon Unibertsitatea) eta “University of the Arts London”eko ikasleen partehartzearekin

PROIEKTUA

Abian da “Future for Fashion” proiektua leinner (Mondragon Unibertsitatea) eta “University of the Arts London”eko ikasleen partehartzearekin

Proiektu honek gazte ekintzaileen artean moda jasangarriaren inguruko ezagutza elkarri trukatzea sustatu nahi du

2020·03·10

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko 10 ikaslek eta Londreseko «University of the Arts London» unibertsitateko beste 10 ikaslek  parte hartzen dute proiektu honetan, moda jasagarriari eta berrikuntzari buruzko proiektuak bultzatzeko eta garatzeko eratu den programan.
 
Euskadiko eta Londreseko 20 partaideek bi herrialdeotan lan egingo dute, eta beren proiektuak hiru erronkatan ardaztuko dituzte. Erronka horiek Garapen Jasangarriko Helburuei atxikitakoak dira:
 
1) Lehenbiziko erronkan, teknologia soziala eta moda jasangarriaren sektorea landuko dira. Ekimen hau bat dator 9. Garapen Jasangarriko Helburuarekin (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura).
 
2) Bigarren erronkan, ehun berriak ikertuko dira eta 3. GJHa aplikatuko da (Osasuna eta Ongizatea).
 
3) Hirugarren erronkan birziklatzea eta modaren sektorea landuko dira, eta moda jasangarrian aitzindariak izan diren hainbat markarekin zuzeneko elkarlanean arituko dira. 12. GJHari erantzungo dio erronka honek (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua).
 
Ehungintzaren arloko industria da baliabideetan gehien kontsumitzen duena eta bigarren kutsatzaileena, eta horren aurrean Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko foru diputatuak jardunaldiko irekieran adierazi du «aldaketa klimatikoaren aurkako  borrokak agerian jarri duela ehungintzaren industrian paradigma aldaketa bat ezarri beharra, kontsumo eta ekoizpen arduratsuak bultzatuz eta eragile guztien eta herrialde guztien artean elkarlana sustatuz».