Lehen Hezkuntzako graduatuek espezialitate berri bat izango dute aukeran: Entzumena eta Mintzaira

Atzera

Lehen Hezkuntzako graduatuek espezialitate berri bat izango dute aukeran: Entzumena eta Mintzaira

Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako graduatuek espezialitate berri bat izango dute aukeran: Entzumena eta Mintzaira

Irailetik aurrera eskainiko da aipamen berria eta profesionalek gidatutako aurrez aurreko saio praktikoak izango ditu oinarri.

2019·05·15

$titulo.getData()


2019-2020 ikasturtetik aurrera, aipamen berri bat eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntzako ikasketak dituztenei: Entzumena eta Mintzaira.

 

Irtenbide profesional handia duen espezialitate honek adituek bideratutako zenbait saio presentzialak izango ditu Aretxabaletako campusean.

 

Baina, Lehen Hezkuntzako graduatuek bakarrik ez, LHko diplomatura dutenek ere egokitu ahal izango dituzte beraien ikasketak Gradurako egokitze kurtsoan, aipamen berri hau aukeratuta.

 

Lehen Hezkuntzako aipamen berria kontuan hartuta, bost dira Fakultateak eskaintzen dituen espezialitateak: online modalitatean eskaintzen diren Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa eta; hurrengo ikasturtetik aurrera, modu presentzialean emango den Entzumena eta Mintzaira aipamena.


Gainera, Hezkuntzatik haratago, entzumenaren, mintzairaren eta lengoaiaren nahasteetan eta hauen esku-hartzean lan egiten duten edo lan egin nahi duten bestelako profesionalei (psikologoak, pedagogoak…) zuzendutako Espezializazio Diploma eskainiko du Fakultateak hurrengo ikasturtetik aurrera: Entzumenaren eta Mintzairaren Nahasteetan eta Esku-hartzean Espezializazio Diploma