Literatur Topaketa 2015: Sutondoko ipuinak

Atzealdea

Literatur Topaketa 2015: Sutondoko ipuinak

LITERATUR TOPAKETA 2015
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2015: Sutondoko ipuinak

Data eta ordua

May 13

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2015: Sutondoko ipuinak

Sutondoko ipuinak lelopean, Literatur Topaketa egingo da, maiatzaren 13an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aurtengo edizioan, herri ipuinen eta mitologiaren gaia landuko dute. Antolatzaileen ustetan, garrantzizkoa da irakasle ikasketak egiten dihardutenek euskal ipuinak eta mitologia ezagutzea, besteak beste, etorkizunean gai izan daitezen euskal kulturaren transmisioan eragiteko.

Berritasun ugarirekin dator 2015eko edizioa. Batetik, hitzaldiak eta ipuin kontaketak tartekatuko dituzte egunean zehar. Hala, hitzaldiak emango dituzte Jesus Mari Olaizola Txilikuk eta Anuntxi Aranak, berriz, ipuinak kontatzera etorriko dira Koldo Izagirre eta Edorta Jimenez idazleak. Idazle horiek, hurrenez hurren, mendialdeko eta itsasaldeko ipuinak kontatuko dituzte. Bestetik, fakultateko ikasleek protagonismo handia hartuko dute aurtengo ekitaldietan. Esaterako, goizean zehar, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek zenbait bideo erakutsiko dituzte; arrastsaldean, berriz, atzerritik gurera etorritako Erasmus ikasleek euren herrietako ipuinak kontatuko dituzte. Horretaz gain, Lehen Hezkuntza graduko 3. mailako ikasleek pertsonaia mitologikoen inguruko erakusketa prestatuko dute.


 

Agenda / Programa

Goizeko saioa: Zaldibar udal aretoan (Eskoriatza)

  • 09:00-9:15: Literatur Topaketari ongi-etorria sutondoan
  • 09:15-10:15: Jesus Mari Olaizola Txilikuren hitzaldia: “Kontaketaren plazera”
  • 10:15-10:45: Koldo Izagirreren ipuin kontaketa: “Baztango lanbroa”
  • 10:45-11:15: Atsedena
  • 11:15-12:15: Anuntxi Aranaren hitzaldia: "Anbotoko Dama, deabru ala goiandere?"
  • 12:15-12:45: Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleen bideo emanaldia: “Kontatu irudiz”

Arratsaldeko saioa: Eskoriatzako campusean

  • 14:30-14:45: Ongi-etorria bazkalosteko naufragiora
  • 14:45-15:15: Edorta Jimenezen ipuin kontaketa: “Naufragoa eta kupela”
  • 15:15-15:45: Erasmus ikasleen ipuin kontaketa: “Long ago in a land far, far away...”

-----------

Informazio gehiago: