Mondragon Unibertsitatearen eskaintza nazioartera begirakoa dela eta nazioartekotasunean egiten ari diren ekintzekin lerrokatuta dagoela berretsi du lau gradu eta bi masterrei emandako nazioarteko aitortzak.

Atzera

Aitortzak

Unibasq-ek egindako ebaluazioan Dual zigilua ere jaso dute Mondragon Unibertsitateko 2 masterrek. Horiekin 17 dira Dual aipamena duten graduak eta masterrak

2019·10·31

$titulo.getData()

Mondragon Unibertsitateak,4 Gradu eta 2 Unibertsitate Master aurkeztu ditu nazioarteko aitortzara Unibasq-ek egindako lehengo deialdi honetan eta guztiek lortu dute.

Aitortza honek Mondragon Unibertsitateko nazioartekotasunaren erronka estrategikoarekin bat egin eta berresten du.

Zehazki, ondoko titulazioak izan dira aitortza jaso dutenak:

  • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (LEINN)
  • Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua
  • Haur Hezkuntza Gradua
  • Lehen Hezkuntza Gradua
  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra
  • Erakundeen Nazioartekotzea Unibertsitate Masterra

Nazioarteko zigilu honek bermatzen du titulazioan matrikulatutako ikasleen %10a gutxienez nazioarteko mugikortasun-programen bitartez hartuak izango direla edo atzerritarrak direla eta, ikasleen %20k gutxienez nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartuko dutela, besteak beste.

Nazioatekotasunaren aitorpena lortzeko protokoloa

Hortaz gain, Mondragon Unibertsitateak, 2 unibertsitate master gehiago aurkeztu ditu Unibasq-en ebaluaziora DUAL zigilua jasotzeko eta hala izan da. Robotika eta Kontrol Sistemak Unibertsitate Masterra eta Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei Konputazioa Unibertsitate Masterra izan dira hain zuzen zigilu hau jaso dutenak.

Honekin, Mondragon Unibertsitatearen eskaintzan 17 tituluk dute DUAL zigilua Gradu eta Unibertsitate Masterren artean.