Mondragon Unibertsitatearen LEINN efektua munduan zehar zabaldu daEl efecto LEINN de MONDRAGON UNIBERTSITATEA se propaga por el mundo.

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen LEINN efektua munduan zehar zabaldu daEl efecto LEINN de MONDRAGON UNIBERTSITATEA se propaga por el mundo.

GRADUAK

Mondragon Unibertsitatearen LEINN efektua munduan zehar zabaldu daEl efecto LEINN de MONDRAGON UNIBERTSITATEA se propaga por el mundo.

Mondragon Unibertsitatean grauda abian jarri eta 8 urteren ostean, 150 gazte egresatu dira munduko 9 hiritan.

2017·05·26

$titulo.getData()


Martxan jarri eta zortzi urte igaro ostean, mundu osoko 150 gaztek egin dute Mondragon Unibertsitateak 2009. urtetik eskaintzen duen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (LEINN), ekintzailetzarako, lidergorako eta berrikuntzarako ezagutzak biltzen dituen nazioarteko gradu bakarra. LEINN formulak sekulako arrakasta izan du, eta, horri esker, gradua mundu osoan zehar hedatu da, Mondragon Unibertsitateak Europan, Amerikan eta Asian dituen berrikuntzarako 10 laborategien bitartez —horietako 8tan garatzen da LEINN—.150 graduatuek 14 enpresa sortu dituzte proiektu ekintzaile berriekin. Horietan, 75 pertsona daude zuzenean inplikatuta (zuzeneko enplegurako ratio oso esanguratsua da hori).

LEINN efektua oso deigarria da, eta munduan zehar izan duen hedapena ezohiko fenomenoa da esparru akademikoan. LEINN gradua Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen Irungo Campusean jarri zen martxan, 2009. urtean. Ordudanik, LEINN Oñatira, Bilbora, Madrilera, Bartzelonara, Valentziara, Zaragozara, Querétarora eta Shangaira hedatu da, ekimen berriak abiaraziz.

Amsterdamen duela zenbait urte jarri zen martxan, gure berrikuntza- eta ekintzailetza-sarearen eskutik, eta, gaur egun, beren aldetik egiten dute lan). Oso titulu gutxi senti daitezke harro metxa esportatzaile hori izateagatik, unibertsitateko ekintzailetza-hazia eta MONDRAGON TEAM ACADEMY ekintzaileen komunitatea eta laborategi-sarea mundu osoan zehar zabaltzea lortzen ari baita. Sare hori 983 ekintzailek osatzen dute eta, LEINN eta MINN gisako programen bidez, 75 kooperatiba jarri dituzte martxan, ikaskuntzarako erreminta gisa (gradua ikasteko ezinbesteko tresna gisa). Graduak arrakasta handiko zenbait osagai ditu, kontuan harturik, une honetan, herrialde batzuetan (Finlandian, esaterako), aberastasuna eta enpleguaren sorrera errazten duten ekintzailetza-mailak dituztela eta, beste batzuetan (Espainian, adibidez), ihes egiteko moduko maila baxuetara erori direla. Formularen oinarrian, balio kooperatiboetan eta espiritu ekintzaile berritzailean ardaztutako eredu bat dago.

LEINN graduak lortutako ospea haren emaitza bikainek bermatzen dute: ikasleen % 36k bere negozioak sortzen ditu. LEINN gradua egin duten lehen hiru promozioen datuen arabera, graduatuen % 94,7 lanean ari da, % 57,8k ekiten jarraitzen du eta % 32 barne-ekintzailetzan dabil. Horren aurrean, Espainiako ekintzailetzari buruzko datuak oso bestelakoak dira: gazteen % 43 langabezian dago eta graduatuen % 0,3 bakarrik da ekintzailea. Euskadin, berriz, % 24koa da langabezia.

Ekitearen erronka

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak urteak daramatza ekintzailetzaren arloa jorratzen, eta, ildo horretan, aitzindariak eta erabat berritzaileak diren titulazioak eskaintzen ditu, berrikuntza eta ekintzailetza bestelako ikuspegi eta metodologia batekin landuz. Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (LEINN) hezkuntzara aplikatutako berrikuntzaren adibide bikaina da. Taldean lan eginez ikastearen metodologian oinarritutako gradua da, eta ikasleek eurek zehazten dute ikaskuntza-ibilbidea, zalantzak argitzen laguntzen dien talde ekintzaileko entrenatzaile batekin —lehengo irakaslea da, baina, orain, teamcoach-eginkizuna betetzen du).

Metodologia horren bidez, lehenengo egunetik, benetako enpresa bat sortu behar dute ikasleek, benetako bezero, produktu eta zerbitzuekin, eta fakturazio jakin bat izan behar du, fase bakoitza gainditzeko.

Enpresak porrot egiten badu, proiektuak porrot egingo du eta ikasleek ez dituzte eskatutako emaitzak gaindituko. Gainera, gradu horretan, nazioarteko esperientzia ezinbestekoa da ikasteko prozesuan. Horregatik, karrerak irauten duen lau urteetan, ikasleek ekintzailetza-bidaiak deritzenak egin behar dituzte; horietan, hilabete bat edo bi egin behar dituzte atzerrian, Txinan, Indian, Finlandian eta Silicon Valleyn zer gertatzen den ikusi eta beren enpresa-proiektuak herrialdeotan garatzeko.

MONDRAGON TEAM ACADEMY

LEINN gradua, Mondragon Unibertsitateko MONDRAGON TEAM ACADEMY ekintzailetza-unitateko partaide da. Ekintzaile batzuek elkarlanean eratutako nazioarteko sarea da. 2008an sortu zen, unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatearen barruan, Finlandiako Tiimiakatemia ekintzailetza-unitatearekin lankidetzan.

Taldean ekinez, balio kooperatiboak oinarri hartuta eta eginez ikasteko ikaskuntza aktiboaren bidez, ingurunea eraldatzea da MTA Worlden xedea. Horretarako, MTA sareak hezkuntza-berrikuntzako hiru programa ditu, funtsezko hainbat ardatzetan —taldean ikastea, pentsamolde globala, eginez ikastea eta sareko lana— oinarrituta: LEINN, MINN (Intraekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Nazioarteko Masterra) eta TEAMINN (Talde Ekintzaileen Trebatzaileak Prestatzeko Masterra). Gaur egun, elkarrekin diharduten mundu osoko 983 ekintzailek osatzen dute sarea. Horiek MTAren gizarte-berrikuntzarako ekosistemetan kokatutako 75 kooperatibatan egiten dute lan, taldean. Gaur egun, MTA sarea Oñati, Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Querétaro, Holanda (Heerlen), Pune eta Shangaiko laborategietan dago.

LEINN zenbakitan

Mondragon Unibertsitateak LEINN abian jarri zuenetik, gradudunek 14 enpresa sortu dituzte, bai eta zuzendu ere (badira talde ekintzailera gradua egin ostean txertatzen diren beste startup batzuk ere).

Zerbitzu aurreratuak eta digitalak eskaintzen dituzten enpresak dira nagusi; baina, teknologiak startup batzuetan duen presentzia ere azpimarratu egin behar da, aplikazio teknologikoetan, manufacturing deiturikoan edo bioteknologiaren sektorean espezializatutako enpresen kasuan, esaterako.

Lehen enpresa (TZBZ kooperatiba) 2013ko ekainean sortu zen, LEINN graduko lehen belaunaldia graduatu bezain laster. 2014an 4 enpresa sortu ziren, 2015ean 4 eta 2016an beste 5. Guztira, 75 lagunek dihardute horietan, eta, beraz, datu hori oso esanguratsua da zuzeneko enpleguaren sorrerari dagokionez; are gehiago, sortutako startup horietako askok ibilbide laburra dutela kontuan hartuta. Horrenbestez, hazteko aurreikuspenek nabarmen igo ditzakete enpresa horiek sortutako zuzeneko enpleguaren ratioak.

Enpresa gehienek (% 64k) hazteko bokazio sendoa dute, gora egin dezaketen eta inbertitzeko interesa duten negozio-ereduak dira eta. Hori dela eta esan dezakegu, LEINN graduak startupen sorrera sustatzen duela, eta horiek haztea eta egonkortzea dutela helburu. Proiektu horietako batzuk autoenplegura eta mikroETEetara bideratuta daude batik bat (% 36), eta irteera profesional interesgarria osatzen dute.

Ikasketak burutu dituzten lau belaunaldiren ondoren (2012-2013 ikasturtetik 2015-2016 ikasturtera), guztira 150 graduatu daude, eta enpresen sorrera-erritmoari buruzko datu hauek eman daitezke:

.–2013: enpresa bat 21 graduatuko.

.–2014: 4 enpresa 40 graduatuko.

.–2015: 4 enpresa 40 graduatuko.

.–2016: 5 enpresa 50 graduatuko.

Datuon arabera, 3,5 enpresa sortu dira urtean, enpresa bat 10 LEINN graduduneko; sortutako enpresa bakoitzean 5 lagun baino gehiago ari dira lanean.

LEINNetik sortutako enpresen adibide batzuk:

- TZBZ: prototipoekin eta horretarako beharrezko gaitasunekin lotutako proiektuen (teknologikoen) sustapena eta garapena jorratzen duen proiektu bat da The Makery.

- Baiba The Juicy Community cold press zukuak egiten dituen marka bat da. Hotzean prentsatutako teknologia erabiltzen du zukuak egiteko, fruitu eta barazkien bitaminak oso-osorik mantentzeko, beste zuku batzuek ez bezala.

- Bapobapo: inguruko jatetxe onenetako produktuak etxera eramaten dituen enpresa teknologikoa da.

- Snau (Madril): konfiantzazko profesionalen aldetik txakurrentzako zaintza-zerbitzuak eskaintzen dituen plataforma teknologikoa da.

- Nostoc Biotech (Madril): kimikoz beterik dagoen nekazaritza tradizionala jarduera jasangarriagoa bihurtzea du helburu. Horretarako, labore guztiak ongarritzeko eta babesteko irtenbide naturalak garatzen ditu.