Azken egunak izena emateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluan

Atzealdea

Azken egunak izena emateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluan

Profesionalentzako Prestakuntza

Azken egunak izena emateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluan

Urriaren 20an hasiko da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen ikastaroa. Aurrez aurreko saioak Aretxabaletako campusean eskainiko dituzte.

2018·10·15

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluak (EKT) irekita izango du matrikula urriaren 18ra arte.

 

Urriaren 20an hasi eta 2019ko ekainaren 6an amaituko den aditu titulu honetan, ikasleak hilean behin elkartuko dira asteburu osoko jardunean. Aurrez aurreko saioak hasiko dira larunbatetan, 09:00etan, eta bukatuko dira igandeetan 13:30etan.


Aditu titulu honek euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazioa eskaintzen du, betiere, XXI. mendeko galdega eta erronkei begira. Zazpigarren edizioa honetan, berebiziko garrantzia hartuko dute, besteak beste, familiaren baitan bertan bideratzen den kultur transmisioak, gizarte tradizionalaren gaur egunetik egiten den irakurketak, kulturgintzako egiturei eusten dieten harremanek eta Euskaraldia ekimenak.

Aditu tituluko eskuorria (PDF).