Sergio Zarateren tesi defentsa

Atzealdea

Sergio Zarateren tesi defentsa

TESIA

Sergio Zarateren tesi defentsa

Tesiaren Izenburua: Accionamiento de Alto Confort para Aplicaciones de Elevación. SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu du.

2018·12·21

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Accionamiento de Alto Confort para Aplicaciones de Elevación
  • Dorktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Fco. Javier Poza Lobo y Gaizka Almandoz Larralde
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Daniel Moríñigo Sotelo (Universidad de Valladolid)
    • Mahaikidea: David Díaz Reigosa (Universidad de Oviedo)
    • Mahaikidea: Ana Julia Escalada Aguado (ORONA)
    • Mahaikidea: Irma Villar Iturbe (IKERLAN)
    • Idazkaria: Gaizka Ugalde Rosillo (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Igogailu fabrikatzaileak apustu gogorra egiten ari dira egungo araudiak betetzen dituzten kalitatezko produktuak eskaintzeko. Produktuaren kalitatea murrizten duten ezaugarrien baitan kabinak jasaten dituen bibrazio bertikalak daude. Bibrazio hauek bi jatorri izan ahal dituzte: jatorri mekanikoa batetik eta makina elektrikoak sortzen dituen perturbazioak bestetik. Tesi honetan bakarrik makinak sortzen dituen perturbazioak kontutan hartuko dira. 
 
Bestalde, gizakion gorputza 2-20 Hz-ko bibrazioetara oso sentikorra da. Beraz, kabinaren baitan frekuentzia hauetan agertzen diren bibrazio bertikalak kentzea da tesi honen helburu nagusia. 
 
Erosotasun arazoak ematen direnean hauen jatorri nagusia identifikatzeko sortzen diren zailtasunei aurre egiteko, tesi honetan prozedura bat proposatzen da. Prozedura hau abiadura ertain eta baxuko igogailu instalazioetarako (v<4m/s) erabilgarria izango da. 
Honetaz gain eta helburu nagusia betetzeko eginbidean, hurrengo faktoreek erosotasunarengan daukaten eragina aztertzen da:  
  • Fabrikatze tolerantziak 
  • Eszentrikotasunak 
  • Akats ezberdinak, adibidez, desmagnetizazio partzialak 
Behin azterketa hau eginda, perturbazio gutxiko makina baten diseinurako gida bat proposatzen da. 
 
Hala ere, materialetan eta fabrikatze prozesuan tolerantzia baxuak ezartzeak kostuak igotzen du. Beraz, instalazio problematiko batzuetan kontrol bidez kabinako bibrazio bertikalak kentzea beharrezkoa izango da. Tesi honetan kostu lehiakorra mantentzeko sentsore gehigarririk erabili gabe bi irtenbide proposatzen dira. 
 
Diseinu eta kontrolari dagozkien aspektuak laborategian esperimentalki egiaztatzeaz gain, igogailu ezberdinetan kontrol aktiboa oinarri duten konponbideak arrakastarekin balioztatu dira.