Mikel Izquierdoren tesi defentsa

Atzealdea

Mikel Izquierdoren tesi defentsa

Tesia

Mikel Izquierdoren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Wheel track variation mechanism comprising inertial dampers to enhance the dynamic performance of an electric three-wheeler. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2018·03·16

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Wheel track variation mechanism comprising inertial dampers to enhance the dynamic performance of an electric three-wheeler.
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Ibai Ulacia Garmendia, Ivan Gallego Navas
  • Epaimahaia:

Laburpena

Trafiko pilaketa, kutsadura eta aparkaleku falta dira gaur egungo hiriek dauzkaten arazorik garrantzitsuenetarikoak. Horretaz gain, munduko biztanleriaren etengabeko hazkundeagatik eta landa eremuetatik hiriguneetara ematen ari den migrazioaren eraginez, arazo hauek areagotzeko aurreikuspena dago. Ondorioz, trafiko eta aparkaleku arazoak murrizteko asmoz, hiru gurpiletako ibilgailuak garatzeko joera antzeman da. Nahiz eta ibilgailu hauek dimentsio murriztuak izan, erosotasun, segurtasun eta iraultze balio minimo batzuk bete behar dituzte. Ildo horretan, esaterako, inklinazio sistemak eta moteltze/esekidura aktiboko sistemak aurki daitezke bibliografian.

Tesi honetan, ibilgailuaren zabalera aldatzeko mekanismo bat aurkezten da, non zabalera handiena ibilgailuaren egoera dinamikoetarako eta zabalera txikiena abiadura baxuko gidatze eta parking egoeretarako finkatzen diren. Ibilgailuaren iraultze portaera hobetzeko asmoz, sistemaren esekiduran, motelgailu inertzialak muntatu dira. Ondorioz, zabalera aldaketa baimentzen duen mekanismo modular bat garatu da L5 mailako hiru gurpileko ibilgailu elektriko batentzat. Honen zabalera handia 1400 mm-tara eta zabalera txikia 1000 mm-tara finkatu dira. Horretaz gain, esekidura eta direkzio sistemak mekanismo honetarako moldatu dira.

Zabalera aldaketa mekanismo honek dakartzan hobekuntzak kuantifikatze aldera, iraultze estatikoa kalkulatzeko hainbat formulazio analitiko aurkitu dira bibliografian. Hauek, ibilgailuen parametro mugatuak kontutan izanda kalkulatzen dituzte. Hori dela eta, parametro gehiago eta bere luzetarako eta alboko portaerak aintzat hartzeko asmoz, gorputz anitzeko modeloak eraiki dira ikerketa lan honetan. Modelo hauetatik, formulazio analitikoetako emaitzak, gorputz anitzeko emaitzekin alderatuz ezberdinak direla frogatu da.

Era berean, motelgailu inertzialen kasuan, 2 askatasun graduko sistemak bakarrik aztertzen dira bibliografian, non, teknologia hau erabiliz ibilgailuko erosotasun balioak hobetzen dituzten segurtasun balioak mantenduz. Bestalde, motelgailuaren balio inertzialak froga eta akats metodoaz finkatzen dituzte. Hau dela eta, motelgailu inertzialek sartutako hobekuntzak neurtzeko, 2 askatasun graduko eta ibilgailu osoko gorputz anitzeko modeloak eraiki dira tesi honetan. Balio inertzialak kalkulatzeko, GRSM optimizazioa erabili da. Modelo hauen bidez, ibilgailuen portaera bertikala eta laterala hobetzen dela frogatu da.

Azkenik, hainbat laborategi froga egin dira: esekidura froga zinematiko eta dinamikoak  motelgailu karakterizazioak eta zabalera aldatzeko mekanismoa balioztatzeko frogak. Horretarako, ibilgailu laurdeneko banku bat eta zabalera mekanismoa balioztatzeko egitura bat garatu dira. Esekidura emaitza zinematikoek eta motelgailuaren karakterizazio emaitzek korrelazio ona izan dute balio teorikoez alderatuz. Bestalde, esekidura entsegu dinamikoetatik  ibilgailu laurdenaren portaera erakusten da. Era berean, zabalera aldaketa mekanismoan karga baldintza ezberdinentzako izandako portaerak kuantifikatu dira.