Ane Alberdiren tesi defentsa

Atzealdea

Ane Alberdiren tesi defentsa

Tesia

Ane Alberdiren tesi defentsa

Tesi izenburua: Early diagnosis of disorders based on behavioural shifts and biomedical signals. SOBRESALIENTE CUM LAUDE eta Mención Doctor Internacional kalifikazioak lortu ditu.

2017·12·14

$titulo.getData()


  • Tesi izenburua: Early diagnosis of disorders based on behavioural shifts and biomedical signals
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendaria: Asier Aztiria Goenaga; Adrian Basarab
  • Epaimahaia:

Laburpena

Jendearen portaeran eragin zuzena duten gaixotasun ugari daude. Hala ere, askotan, gaixotasuna pairatzen duten pertsonak ez dira euren egoerataz ohartzen, eta familiarteko edo lankideek identifikatu ohi dute gaixotasuna jokabide aldaketetaz ohartzean. Portaera aldaketa hauek nabarmentzean, ordea, beranduegi izan ohi da eta atzerazeinak diren kalteak eraginda egon ohi dira. Osasun kalte larriak eta gehiegizko kostuak ekiditeko eta gaixoen bizi kalitatea hobetzeko gakoa, gaixotasuna garaiz detektatzea da.

Gaur egun, etengabe zabaltzen ari den Nonahiko Konputazioaren paradigmari esker, erabiltzaileen portaera ereduak era diskretu batean monitorizatu daitezke, gailu teknologikoekin izandako interakzioari esker. Eskuartean dugun arazoari konponbidea emateko teknologi hau erabiltzeak gaixotasunen sorrera eta aurrerapena nonahi eta era diskretu batean monitorizatzeko gai diren sistemak garatzea ekarriko luke, hauek garaiz hautematea ahalbidetuz. Gaixotasun konkretu batzuentzat soluzioak proposatu izan dira teknologi honetan oinarrituz, baina metodologia orokor bat, gaixotasun sorta zabal baten detekzio goiztiarrerako erabilgarria izango dena, oraindik ez da aurkeztu.

Tesi honek hutsune hori betetzea du helburu, mota honetako gaixotasunak garaiz hautemateko, era diskretu batean atzitutako datu fisiologiko eta konportamentalen erabileran oinarritzen den behaketa sistema orokor bat proposatuz. Proposatutako metodologia bi balidazio egoera desberdinen arteko analisi gurutzatu baten emaitza da, balidazio egoera bakoitzari dagozkion ekarpenak ere ondorioztatu ahal izan direlarik: estresa lantokian eta Alzheimerra etxean. Bi kasuen arteko antzekotasun eta desberdintasunen analisiak, gaixotasun berri bat nonahiko konputazioan oinarrituta detektatzeko jarraitu beharreko pausoak bere osotasunean eta era orokor batean definitzea ahalbidetu du.