KOKREA proiektuaren ematea

Atzealdea

KOKREA proiektuaren ematea

EMAKIDA

KOKREA proiektuaren ematea

2019·06·03

$titulo.getData()


Gipuzkoako Foru Aldundiak KoKrea, Nuevos mecanismos de colaboración universidad-empresa para promover la economía creativa proiektua finantziatu du "Programa para promover el fortalecimiento competitivo del tejido empresarial guipuzcoano: Ekonomia Sortzailea" deialdiaren barruan.

Helburu nagusia

Unibertsitate-enpresa lankidetzarako (UEK) mekanismo berriak definitzea, Gipuzkoako enpresen ezaugarri, premia eta aukeretara egokituta, ekonomia sortzailea sustatzeko eta lurraldeko garapenari ekarpena egiteko asmoz.

Helburu nagusia, era berean, beste azpihelburu batzuetan dago banatuta. Hauek dira helburu partzial horiek:

Helburu partzialak

  • Gipuzkoako enpresek dituzten premiak edo erronkak ezagutzea.
  • MGEPeko ikasleei enpresa errealitatea hurbiltzea.
  • UEK sustatzeko mekanismo berriak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Sortutako UEK mekanismo berrietara egokitutako material didaktikoa sortzea.
  • Zerikusia duten guztiak unibertsitate-enpresa lankidetzaren garrantziari buruz sentiberatzea, ekonomia sortzailearen eraldaketa balioa sustatzeko, esperientzia pilotuaren bitartez eta web orri baten bidez proiektua hedatuta.

 

 

Faseak

Hauek dira proiektu honen esparruan garatuko diren jarduera nagusiak:

  • Proiektuan parte hartzen duten enpresak erakartzea
  • Proiektuan parte hartzen duten ikasleak erakartzea
  • UEK mekanismoak diseinatzea eta lanerako materiala prestatzea
  • UEK mekanismo berriak martxan jartzea
  • Proiektuaren jakinarazpena eta hedapena

Parte hartzaileak

Ikasleak

195x100

Agirre López, Lide

195x100

Aranburu Garmendia, Jasone

195x100

Couto Ortega, Maite

195x100

Erice Iraola, Ander

 

195x100

Etxaniz Agirre, Pello

195x100

Fuentetaja Leza, Andrea

195x100

García Fernández, Mariana

195x100

Gastesi Arribas, Irene

 

195x100

Gisasola Auzmendi, Jon

195x100

Llamas Izaguirre, Leire

195x100

Maguregui Goicoechea, Eneko

195x100

Manterola Elola, Joseba

 

195x100

Pérez Luque, Laura Elisabet

195x100

Ramirez Ortiz, Anggie Natalia

195x100

Rekalde Elola, Leire

195x100

Urruzuno Pagoaga, Aner

 

195x100

Zelaiaran Zelaia, Jon Ander

 

Enpresak

195x100

Gosho

195x100

Belén Moneo y José Mari Rivero (Gosho)

195x100

Museo de la Industria Armera

195x100

Olatz Beobide y Amaia Lizarralde (Erronka berriak)

 

Elkarlaneko erreminta sorta

pdf

Elkarlaneko erremintak KOKREA

Deskargatu hemen proiektuko elkarlaneko erreminta sorta.

 

UEL jarduerei buruzko egungo egoera

pdf

UEL jarduerak KOKREA

Deskargatu hemen proiektuko UEL jarduerei buruzko gaur egungo egoera.

 

Bideoak eta argazkiak

 

 

KoKrea! 18-19

 

Lortutako emaitzak

Proiektu honetarako proposatutako helburu nagusia eta helburu partzialak kontuan hartuta, espero diren emaitzak zerrendatuko ditugu:

  1. Gipuzkoako Helize Hirukoitzaren eredua indartzea, ikasleak enpresa errealitatera hurbilduz edota enpresei UEK mekanismo berriak eskainiz, euren premiei zein erronkei aurre egin diezaieten.
  2. UEK mekanismo guztiak ezagutzea.
  3. Gipuzkoako enpresek dituzten erronkak eta hautemandako premiak ezagutzea.
  4. Ikasleak enpresa errealitatera hurbiltzea eta proiektu errealekin haiek motibatzea.
  5. UEK mekanismo berrietara egokitutako tresna didaktikoak. 
  6. Proiektuan sortutako ezagutza zabaldu, eta transmisio prozesuen garrantziari buruz sentiberatzen duen web orri bat.
  7. UEK mekanismoei buruzko ezagutza sortzea, eta ekonomia sortzailearen eraldaketaren balioa sustatzeko hori aplikatzea.

Proiektutik espero diren emaitzak ikusita, argi ikusten da emaitza horiek Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ezagutza enpresen eta gizartearen premia eta erronketara transferitzeko jarduerak aintzat hartzen dituztela. Eta horrek guztiak eragina izango du gizarte iraunkorrago, dinamikoago eta oraingo zein etorkizuneko erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko prestatuagoa egongo den gizartea lortzeko.