Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza unibertsitate-masterreko ikasleek Delft Centre for Entrepreneurshipeko Holandako ikasleekin lan egiten dute

Atzealdea

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza unibertsitate-masterreko ikasleek Delft Centre for Entrepreneurshipeko Holandako ikasleekin lan egiten dute

KOLABORAZIOA

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza unibertsitate-masterreko ikasleek Delft Centre for Entrepreneurshipeko Holandako ikasleekin lan egiten dute

Bi zentroetako ikasleek eta irakasleek elkarrekin lan egin dute Natra enpresarentzat produktu eta zerbitzu jasangarri berriak identifikatu eta garatzeko, elikaduraren sektorean diharduen enpresarentzat

2022·04·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako ikasleek eta irakasleek Herberehetako TU Delft eta Leiden University unibertsitateetako ikasle eta irakasleekin lan egin dute. Guztira, 33 ikaslek eta 8 irakaslek egin dute lan proiektuan, elkarlanean eta urrutitik.

Batera eginiko proiektua industriaren erronka komunak konpontzean oinarritu da, eta, horretarako, NATRA izan da berrikuntza-programa berriei laguntzeko bidea. Natra nazioarteko enpresa bat da, eta 1.000 langile baino gehiago ditu; txokolatea eta kakaotik eratorritako osagaiak ekoizten ditu eta 90 herrialdetan baino gehiagotan merkaturatzen dira bere produktuak. Enpresak planteatutako erronkak ikasleak bultzatzen zituen enpresak epe ertainean merkatuan jar zitzakeen produktu eta zerbitzu jasangarri berriak identifikatzera eta garatzera.

Bi hilabetez, bi herrialdeetako ikasleek berrikuntza eta ekintzailetza tresna berritzaileak erabili dituzte, Natrarentzat iraunkorrak diren negozio-ideia berriak identifikatzeko eta garatzeko. Martxoaren amaieran, ikasle herbeheretarrek Gipuzkoako Orona Ideo campusa bisitatu dute, Mondragon Unibertsitateko lankideak fisikoki aurkitzeko eta enpresako arduradunen aurrean proposamen berritzaileak aurkezteko.

Ikasleek produktu eta zerbitzu berriekin lotutako irtenbideak aurkeztu dituzte, iraunkortasunaren eta osasunaren ikuspegitik, eta arreta berezia jarri dute FMCG enpresen egungo erronka nagusia den bilgarrian. Eli Lopez de Bergarak, Natrako I+G+b zuzendariak, ikasleek azaldutako proposamenen izaera berritzailea eta jasangarria azpimarratu du, eta horietako bat epe ertainean bideragarria izan daitekeela uste du. Enpresaren balorazioa oso positiboa izan da, eta etorkizuneko dinamiketan parte hartzeko interesa agertu dute.

Nazioartekotzea eta ekintzailetza sustatzea

Azken urteotan, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateko unibertsitate masterrak ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzeko jarduera berriak txertatzen ari dira beren hezkuntza programetan. Era berean, ikasleen nazioarteko harremanak sustatuko dituzten dinamika berriak abian jartzen ari dira, lan merkatu globalizatura irtendakoan aurki aurkituko duten errealitatea baita.

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterraren eta TU Delft eta Leiden University Herberehetako unibertsitateen arteko lankidetza horrek bi alderdiak bildu ditu, eta bi aldeen balorazioa oso positiboa izan da.