Circu-city udako eskola

Atzera

Circu-city udako eskola

UDAKO ESKOLA

Circu-city udako eskola

Hirietako soluzio zirkularrak sortzeko berrikuntza-prozesuan oinarrituko dira tailerrak eta honetarako tresnak eta teknikak garatuko dira.

2020·09·01

$titulo.getData()


Circu-city udako online eskola 2020ko irailaren 7tik 18ra bitartean izango da, dohakoa izango da eta Ganteko Unibertsitateak antolatuko du, EIT Raw Materials Academy-aren laguntzarekin. 

Irune Gomez Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak "sormen teknikak eta ekonomia zirkularrerako tresnak" tailerrean parte hartuko du, irakasle eta gidari lanak egingo ditu ikasleei udalekuan egiten diren jardueretan laguntza emanez.

Tailerraren helburua berrikuntza-prozesuaren faseak ezagutaraztea eta hirietan soluzio zirkular berriak garatzeko erabil daitezkeen tresnak eta teknikak ezagutu eta barneratzea da.

Tailer honetan, ikasleek e-learning edukiak eskuratu ahal izango dituzte, aurrekari teorikoak, bideoak, artikuluak, kasu praktikoak, hausnarketa-ariketak eta galdetegiak barne, ikasleei edukiak barneratzen eta eskuratutako ezagutza praktikan jartzen laguntzeko.

EIT Raw Materials-ek CIRCU-CITY, Circular Cities Summer Camp proiektua finantziatu du, KIC - RAW MATERIALS deialdiaren barruan, 19185 erreferentziarekin.