BCC-k ikerkuntza eta berrikuntza gastronomikoaren egin duen lana Harvard-en aurkeztu du

Atzealdea

BCC-k ikerkuntza eta berrikuntza gastronomikoaren egin duen lana Harvard-en aurkeztu du

BCC

BCC-k ikerkuntza eta berrikuntza gastronomikoaren egin duen lana Harvard-en aurkeztu du

Basque Culinary Centerrek ikerkuntza eta berrikuntza gastronomikoaren egin duen lana Harvard-en aurkeztu du.

2018·11·19

$titulo.getData()


Basque Culinary Center mundu mailako aitzindaria da zentro bakar batean uztartu dituelako gastronomia-zientziei buruzko unibertsitate bat, Estatuko lehena, eta gastronomiako ikerkuntza eta berrikuntzako zentro bat. Nazioartean erreferentzia bilakatu den eredu bat da, eta Harvarden emandako hitzaldi bateko protagonista ere bai. Bertan, zentroan gauzatutako ikerkuntzaren eta berrikuntza gastronomikoaren diziplinartekotasuna azaldu da.

 

Zehazkiago, Gastronomia-zientziak: Basque Culinary Centerreko ikerkuntza eta berrikuntzaren dizplinarteko ikuspegia izenburua izan du hitzaldiak eta hiru hizlari arduratu dira gaia azaltzeaz: Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria; Diego Prado, BCulinaryLABeko koordinatzailea (BCC Innovationeko ikerkuntza gastronomikoko laborategia); eta Juan Carlos Arboleya, Gastronomia Zientzietako masterraren koordinatzailea. Ekitaldia Harvard Unibertsitateko Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Eskolak ikasleentzat eta sektoreko profesionalentzat antolatutako «Science & Cooking» hitzaldi-zikloaren parte da.

Irakurri gehiago