Ikus-entzunezkoen sormena sustatzen Aretxabaletako campusean

Atzealdea

Ikus-entzunezkoen sormena sustatzen Aretxabaletako campusean

Ikus-entzunezkoen sormena

Ikus-entzunezkoen sormena sustatzen Aretxabaletako campusean

Sormena eta berrikuntza dira Mondragon Unbertsitatearen eredu pedagogikoaren ardatz garrantzitsuak. Ikasleek ez dituzte konpetentzia horiek bakarrik curriculum akademikoan jorratzen, modu paraleloan, unibertsitateak antolatzen ditu zenbait ekintza, esaterako, ikus-entzunezkoetan kreatibitatea sustatzeko Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia eta Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa. Ikus-entzunezko Komunikazio gradutik antolatzen dira lehiaketa biak.

2022·03·06

$titulo.getData()


Oraingo ikasturtean, 15 urte beteko ditu Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak. Bestalde, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketak 11. edizioa jarri du abian ikasturte honetan. Egitasmo hauek helburu nagusi bat dute: sormena landu ikasleen artean, kasu honetan, Ikus-entzunezkoen adarreko ikasleen artean.

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean. Ordutik, Kultur ekitaldien antolaketa izeneko moduluaren barruan, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den jaialdia. Izan ere, talde lanean jaialdia antolatzea da praktika ardatz duen lan-sekuentzia horren helburua. Taldean lanean aritzeak ahalbidetzen du graduan ikasitakoak praktikan jartzea, eta aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzea. Oraingo edizioa egingo da martxoaren 30etik apirilak 1era, eta musika izango du ardatz. Urtero bezala, proiekzioak Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean egingo dira.

 

2012an sortutako Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa, bestalde, beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatzen den egitasmoa da: Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua. Aurten 11. edizio izango duen lehiaketa honen xedea da uztartzea sormena eta euskarazko publizitatea. Aurten aukeratatutako gaia izan da kooperatibetan lan egiteraren abantailak. Izan ere, oraingo edizioko babesle nagusia Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseilu izango da. Sari banaketa ekitaldia ekainaren ekainaren 2an egingo da hau ere Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateak komunikazio ikasletak eskaintzen dituen herrian.

 

Parte-hartze eta sari handiak

Estatutik eta Euskal Herri osotik etorritako dozenaka lan jasotzen dira bi lehiaketa hauetan, eta bakoitza bere esparruan -film laburrak eta publizitatea-, ezinbesteko hitzorduak bilakatu dira ikus-entzuenezkoen sortzaileena artean. Euspot lehiaketak 87 spot jaso zituen iazko edizioan, Huhezinemak, ostera, 82 film labur. Ikasturte honetako edizioan, 6.000 eurotik gora banatuko dituzte saritan lehiaketa hauek. Mondragon Unibertsitateko ikasleek, gainera, sari propioa izaten dute.