2021-2022 Enpresagintza Araudia
OÑATIKO BIBLIOTEKAKO SARBIDE ETA MUGIKORTASUN JARRAIBIDEAK
- Sarrera soilik Mondragon Unibertsitateko langile eta ikasleei mugatua izango da.
- Baimendutako aforoa, (38 pertsona), Bibliotekako sarreran adieraziko da.
- Bibliotekak, sarrera eta irteera ibilbideak markatuta izango ditu
LANERAKO GELEN ETA POSTUEN ERABILERA
- Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea postuak eta lan gelak erabiltzeko.Erreserbak astebete lehenago egin ahal izango dira.
- Aldez aurretik erreserbarik egin ez duten erabiltzaileek, libre dauden lan espazioak erabil ditzakete, Bibliotekako langileekin kontsultatu ondoren.
- Erabili ahal izango diren postu guztiak erraz antzemateko kartelen bidez identifikatuta egongo dira.
- Bibliotekako langileek erreserbatu den materiala mailegatuko dute eta erabiltzaileari materialaren kokapena adierazita dagoen txartela emango diote. Erabiltzaileek Bibliotekako langileei txartela bueltatuko diote maileguaren epea amaitzean.
- Egonaldia amaitutakoan, erabiltzaileak postua desinfektatu beharko du, Bibliotekako pertsonalak utziko dion materialarekin.
- Geletako ateak zabalik egongo dira nahiz eta erreserbatuta egon.
- Atsedenlekuak itxita egongo dira. Isiltasun gela eskaerapean bakarrik irekiko da. Ordenagailu gela, helburu akademikoetarako baino ez da erabiliko.
MATERIAL BIBLIOGRAFIKOAREN MAILEGUA ETA ERABILERA
- Paperezko material bibliografikoa, Bibliotekako langileek emango dute, eta ezingo da apalategitara joan. Hauek, behar bezala seinalizatuta egongo dira.
- Paperean itzulitako materialak, beren gainazalean desinfektatuko dira eta 2 eguneko berrogeialdia igaro beharko dute, apalategietara itzuli aurretik.
- Bibliotekak, altzariak jarriko ditu Bibliotekaren kanpoaldean dokumentuak itzultzeko.
ELEMENTU ELEKTRONIKOAN ETA BESTELAKO MATERIALEN ERABILERA
- Bibliotekako langileek, itzulitako elementu elektroniko guztiak desinfektatuko dituzte. Bibliotekak, elementu hauek uzteko, altzari espezifikoa izango du prest.
BIDASOAKO KANPUSEKO BIBLIOTEKA
- Sarrera soilik Mondragon Unibertsitateko langile eta ikasleei mugatua izango da.
- Baimendutako aforoa, (20 pertsona), Bibliotekako sarreran adieraziko da.
POSTUEN ERABILERA
- Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea postuak erabiltzeko. Erreserbak astebete lehenago egin ahal izango dira.
- Aldez aurretik erreserbarik egin ez duten erabiltzaileek libre dauden lan espazioak erabil ditzakete Bibliotekako langileekin kontsultatu ondoren.
- Erabili ahal izango diren postu guztiak erraz antzemateko kartelen bidez identifikatuta egongo dira.
- Egonaldia amaitutakoan, erabiltzaileak postua desinfektatu beharko du, Bibliotekako pertsonalak utziko dion materialarekin.
MATERIAL BIBLIOGRAFIKOAREN MAILEGUA ETA ERABILERA
- Paperezko material bibliografikoa Bibliotekako langileek emango dute eta ezingo da apalategitara joan. Hauek behar bezala adierazita egongo dira.
- Paperean itzulitako materialak beren gainazalean desinfektatuko dira eta 2 eguneko berrogeialdia igaro beharko dute apalategietara itzuli aurretik.
- Bibliotekak altzariak jarriko ditu Bibliotekaren kanpoaldean dokumentuak itzultzeko. (Lehen pisuan dagoen buzoia).
BBF (BILBO)
- BBFn, liburuak, material elektronikoa edo areto erreserbak, ohiko bideetatik eskatuko dira.