Mondragon Unibertsitateko Ikasleen II. Hitzaldi Zikloko hitzaldiak ikusgai

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Ikasleen II. Hitzaldi Zikloko hitzaldiak ikusgai

Hitzaldiak

Mondragon Unibertsitateko Ikasleen II. Hitzaldi Zikloko hitzaldiak ikusgai

Bigarren edizio honetan zibersegurtasunaz, hezkuntza inklusiboaz eta talentuaz hitz egin da.

2023·02·21

$titulo.getData()


 
Alumni Mondragon Unibertsitateak II. Ikasle Hitzaldi Zikloa ospatu zuen otsailaren 14, 15 eta 16an. Aurreko edizioan bezala, zuzenean emititu zen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaleta Campuseko platotik.
Oraingo honetan, eskaini diren hitzaldiak zibersegurtasunaren, hezkuntza inklusiboaren eta talentuaren ingurukoak izan dira.
 
Otsailaren 14an, Zibersegurtasunaren erronka enpresetan gaia landu zen. Bertan, Open cloud Factory enpresako Carlos Lacasak, Entelgy Innotec Security enpresako Mariano Garciak (biak Mondragon Unibertsitateko ikasleak ohiak), Jesus Lizarragak, Mondragon Unibertsitateko telematika eta zibersegurtasun arloko koordinatzaileak eta Urko Zurutuzak, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikerlariak, parte hartu zuten.
 
Otsailaren 15ean inklusioaren gaia jorratu zen: denontzako tokia izango duen eskola, non Maddi Etxabe, Barrundia Eskola Txikiko irakasle, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta Nagore Iñurrategi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzaile aritu baitziren solasean.
 
Eta zikloari amaiera emateko, otsailaren 16an talentuari buruz hitz egin zen, lanaren etorkizuneko erronken aurrean. Bertan parte hartu zuten Ugaitz García CAF RS Equipment and Componentseko zuzendari nagusiak, Olga de Miguel Orbeako pertsonen kudeaketako zuzendariak, Idoia Gil irakasle ikertzaileak eta Begoña Echaburu irakasle ikertzaileak, biak Mondragon Unibertsitatekoak.
 
Hitzaldi hauek zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez bazenuten, esteka honetan aurki ditzakezu bideo guztiak.