Hezkuntza Sailburu eta Sailburuordearen bisita Mondragon Unibertsitatera

Atzealdea

Hezkuntza Sailburu eta Sailburuordearen bisita Mondragon Unibertsitatera

Bisita instituzionala

Hezkuntza Sailburu eta Sailburuordearen bisita Mondragon Unibertsitatera

Hezkuntza Sailburuak, Jokin Bildarratzek eta Hezkuntza Sailburuordeak, Adolfo Moraisek, Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Batzordearekin partekatu dute goiza.

2021·03·10

$titulo.getData()


Gaur, Mondragon Unibertsitateko Zuzenaritza Batzordeak, Hezkuntza Sailburuarekin, Jokin Bildarratzekin eta Hezkuntza Sailburuordearekin, Adolfo Moraisekin partekatu du goiza.

Goiz osorako aurreikusi den planean, Mondragon Unibertsitatea osatzen duten 4 fakultateetatik 3 bisitatu dituzte: Enpresagintza Fakultatea, Goi Eskola Politeknikoa eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakulatea.

3 kokapenetan, Sailburu eta Sailburuordeari, hezkuntza eskaintza eta ikerketa eta transferentzian egiten den lana azaltzeaz gain, eraikinak eta laborategiak ere erakutsi zaizkie. Azken hauetan, zuzen zuzenean, ikerlarien eskutik egiten ari diren lanen berri jaso dute eta aldi berean, bertan dauden punta-puntako ekipamendu eta teknolgiak ikusteko aukera izan dute.

Goiza bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko Presidentearekin, Mikel Alvarezekin, bazkaria izan dute.

Irudi galeria