Eneko Odiaga Arriagaren tesi defentsa

Atzealdea

Eneko Odiaga Arriagaren tesi defentsa

Tesisa

Eneko Odiaga Arriagaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua “Diversificación e innovación abierta en el Grupo Mondragon. Un estudio de casos.” Izan da eta Sobresaliente Cum Laude kalifikazioa lortu du.

2018·07·04

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: Diversificación e innovación abierta en el Grupo Mondragon. Un estudio de casos.
Tesi zuzendaria: David Sánchez Bote (Mondragon Unibertsitatea) eta Mariangélica Martínez Chávez (Mondragon Unibertsitatea).
Epaimahaia
o Mahaiburua: Jon Barrutia (UPV)
o Mahaikidea: Dra. Dña. Aitziber Mugarra (Deusto)
o Mahaikidea: Dr. D. Lander Beloki (Mondragon Unibertsitatea)
o Mahaikidea: Dr. D. Tomas Iriondo (GAIA)
o Idazkaria: Dr. D. Urko Lopez (Mondragon Unibertsitatea)
 
Laburpena
 
Enpresa jarduerak, espeziekin gertatzen den moduan, beren bizitza-zikloa dute, eta ez badute ahalmenik eboluzionatzeko eta ingurumen aldakorrera egokitzeko, desagertzeko arriskua dute. Eguneroko erakundeen bizitza, bizirik irauteko borroka batean eta posizio estrategiko sendoak lortzen laburbildu daiteke, modu honetan eboluzionatuz eta bere nagusitasunaz baliatuz euren “espeziea” betikotzeko aukera lortuz. 
 
Inguruko negozioetako jarduera asko helduak kontsideratu ditzakegu eta hazkunderako zailtasunak dituzte, hau negozioen izaerari dagokion berezitazun bat litzateke. Aldaketa bat eman da testuinguru lehiakorrean, "erosotasuna" edo tokiko merkatu eta merkatu nitxo batzuetatik merkatu global eta ziurgabetasuna altuetara pasatu gara eta bertan nazioartean lehiatu behar dugu. Beharrezkoa da, beraz, enpresek beren beharrak eta aukeren araberako estrategiak hedatzea.
 
Aukera estrategiko desberdinen artean, dibertsifikazioa dago. Dena den, enpresek ez dakite horren kudeaketari nola eman ikuspegi holistiko bat.
 
Literaturaren berrikuspenak erakusten digu dibertsifikazioa eta beren kudeaketa enpresen prozesuetan aztertzen dituen lituraturan gabezia bat dagoela, beraz, ikerketa honek norabide horretan urrats bat planteatzen du. Dibertsifikazio jarduera bat burutzeko eredu teoriko bat proposatu eta kontraste enpirikoa egiten da, kasu anitzen ikerketa erabiliz azalpen eredu bat jarraituz. Bertan MONDRAGON taldeko hiru kasu zehatz elkarrekin aztertzen dira, baita hirurak integratzen dituen Mondragon taldearen testuinguru amankomuna ere.  Bestalde, literatura akademikoan dibertsifikazioa eta berrikuntza arloen eremuen arteko lotura posible bat identifikatzen denez (berrikuntza irekiak garrantzi berezia hartuz) harreman hori aztertu da kontzeptu hau kasu azterketan txertatuz. 
 
Emaitzak, nahiz eta erabakigarriak ez izan, ikerketaren arloan interesa duten ikertzaileentzat eta berrikuntza eta dibertsifikazio arloarekin loturiko profesionalentzat lagungarriak izan daitezke.