Hezkuntza Ekintzailearen Astea: etorkizunak, dibulgazio zientifikoa, coaching-a eta gizartearen berrikuntza

Atzealdea

Hezkuntza Ekintzailearen Astea: etorkizunak, dibulgazio zientifikoa, coaching-a eta gizartearen berrikuntza

MTA - LEINN

Hezkuntza Ekintzailearen Astea: etorkizunak, dibulgazio zientifikoa, coaching-a eta gizartearen berrikuntza

Hezkuntza Ekintzailearen Astea, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean sortua, Estatu mailan ospatu da bigarren aldiz urtarrilaren 25etik 29ra

2022·01·31

$titulo.getData()


Hezkuntza Ekintzailearen Astea, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean sortua, Estatu mailan ospatu da bigarren aldiz urtarrilaren 25etik 29ra. BBFren kasuan, hainbat jarduerek protagonismoa hartu dute egunotan. Urtarrilean zehar egiten ari diren LEINNen ebaluazio-saioez gain, hainbat jarduera nabarmendu dira aste honetan.

Alde batetik, urtarrilaren 24an, astelehenean, hasi zen DOT kooperatibak gidatutako The Future Game MTAko inkubazio-programa. Oraina eta etorkizuna lotzen dituen programa bat da, non aldaketarako gogoa duten gazteek beren burua imajinatzen duten eta beraiena den etorkizun hori sortzen duten. Bilboko Laborategitik Hagalaz, Stamm eta Riven team companiek parte hartuko dute.

Hilaren 26an hitzordua bikoitza izan zen. Goizean, Biookek, BBFko bizilagun direnak, ateak ireki zituzten zientziaren begiekin bizitza deskubritzeko. Do It Yourself Biology (DIYbio) mugimenduan eta Herritarren Zientzian oinarritutako irabazi-asmorik gabeko elkarte honen helburua gizarte-berrikuntza bultzatzea da.

Arratsaldeko ordutegian, Agirre Lehendakaria Centerrek antolatuta, Avalon, Hagalaz, Riven, Stamm eta Tabia taldeetako ekintzaileek Dark Matter Labs enpresako Indy Johar eta Joost Beundermanekin hitz egiteko aukera izan zuten. Hitz egindako gai batzuen artean bi nabarmentzen dira. Lehenik eta behin, hain bizkorra den mundu honetan artisau eta filosofo izatearen arteko oreka bilatzearen garrantzia. Bigarrenik, aldaketarako eragile gisa, sortzen ditugun erakundeak, betiere sistemaren ikuspegitik, etengabe ikasten egoteko sortu behar direla nabarmendu zen.

Ostegunean, urtarrilak 27, Mondragon Team Academyk (MTA) BCFko (Basque Coaching Factory) Biltzarrean parte hartu zuen. Ziortza Olano eta Maitane Martín team coach-ek eta Andoni Etxebarria LEINNer-ek Team-coaching eta MTA modeloaren aukerei buruz hitz egin zuten. Andoni Etxebarriak LEINN prozesua eta esperientzia partekatu zituen 4 urtez Mondragon Unibertsitatean izan ondoren. Gainera, Andonik Gaman zertan datzan zehaztu zuen, CEO den enpresa, zeinarekin bainu irisgarrien merkatua irauli nahi duten.

Azkenik, astea BBF Fintech-en berrikuntza programa irekiaren saio berri batekin amaitu zen Iberdrola Dorrean, Kutxabank eta Kutxabank Aseguruekin, Ibermática eta LEINNeko team company den SOLIDekin batera. Programa horri azken saio bakarra geratzen zaio, eta eraldaketa digitalaren eta bezeroaren esperientzia hobetzearen aldeko apustua egiten du, talentu ekintzailea berrikuntzan eta tokiko apustuan erreferenteak diren konpainiekin elkartuz.