Business Data Analytics (BDatA) Graduko lehen mailako ikasleak EITBn

Atzealdea

Business Data Analytics (BDatA) Graduko lehen mailako ikasleak EITBn

BDATA - Eitb-ra bisita

Business Data Analytics (BDatA) Graduko lehen mailako ikasleak EITBn

Bisitaren helburua EITBko datuen integrazioaren inguruan hainbat erabilera ezagutzea izan da

2022·06·10

$titulo.getData()


Business Data Analytics-eko Graduko lehen mailako ikasleek EITBren instalazioak bisitatu dituzte, eta harrera bikaina izan dute, EITBn, Euskadiko lehen komunikazio-taldean, datuak aztertzeko eta tratatzeko egiten diren erabilera batzuk sakonago ulertzeko balio izan diena.

Bisita instalazioetatik egindako ibilaldi batekin hasi da, eta, horri esker, hurbilagotik ezagutu ahal izan dute EITB zertan aritzen den, telebistako platoak, albiste digitalak, irratia, prentsa eta abar.

Audientziak neurtzeko automatizazioan sakontzeko aukera izan dute; hainbat agenteren audientzien datuak nola jasotzen dituzten, datu horiek nola integratzen dituzten eta audientzien jarraipena nola egiten duten jakiteko aukera izan dute, sailetik sortzen dituzten zenbait txostenekin.

Kasu erreal baten azterketa izan da, kasu honetan EITBrena, eta horrelako soluzioetarako datuen integrazioak duen garrantzia ikusi dute. Bisita honek elkarlanerako aukera berriak irekiko ditu ziurrenik, dagoeneko gauzatzen ari direnekin batera.