Ikasleentzako finantzaketa-plana 2 milio eurora arte handitu da

Atzealdea

Ikasleentzako finantzaketa-plana 2 milio eurora arte handitu da

Finantzaketa programa

Ikasleentzako finantzaketa-plana 2 milio eurora arte handitu da

Mondragon Unibertsitateak 2 milioi eurora arte handitu du COVID-19aren krisiak kaltetutako ikasleentzako finantzaketa-plana 2020-2021 ikasturterako

2020·05·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak ezohiko finantzaketa-plan bat aktibatuko du datorren ikasturtean. 2 milioi eurorainoko finantzaketa-funts bat izango da, koronabirusaren inpaktuak eragindako familia guztientzat. Plan berriaren helburua da inor Mondragon Unibertsitatean ikasi gabe ez geratzea koronabirusaren inpaktuagatik edo beste edozein arrazoi ekonomikogatik.

Mondragon Unibertsitateak badu duela urte batzuetatik BEKABIDE izeneko programa bat, gizarte-irisgarritasunari eta ikasketetarako finantzaketari buruzkoa. Programa horrek 530 ikasle eta familia baino gehiagori lagundu die azken 3 urteetan.

19/20 ikasturte honetan, Mondragon Unibertsitateak BEKABIDE programa indartu du, COVID-19ren krisiak eragindako ikasleei eta haien familiei zuzendutako ikasketak finantzatzeko ezohiko neurrien bidez. Ezohiko finantzaketa-plan berri horiek modu pertsonalizatuan ari dira erantzuten krisi honen eragin ekonomikoa jasan duten familiek egindako eskaera guztiei. Finantzaketa-esparruak barne hartzen ditu matrikula-kuoten ordainketan geroratzeak, interesik eta errekargurik gabe, eta familia-egoera bakoitzaren bilakaeraren arabera, ordainketak ikasketak amaitzetik haratago geroratzeko aukera.

20/21 ikasturterako diseinatutako plan berriak bi aldiz biderkatzen du programa arruntaren dimentsioa, eta, beraz, familia onuradunen kopurua bikoizteko gaitasuna izango luke. Datozen hilabeteetan ekonomiak izango duen bilakaeraren ziurgabetasuna dela eta, Mondragon Unibertsitateak ikasketen finantzaketarako programen berezko baliabideak zabalduko ditu, eta Mondragon Unibertsitatean ikasi nahi duen edonork ikasteko aukera izango duela ziurtatuko du.

Bestalde, Mondragon Unibertsitateak aktiboki dinamizatzen ditu programa duala eta txandakakoa, bere enpresa aliatuekin lankidetzan. Programa horiek ikasketetarako laguntza-bekak dira, eta gaur egun 1.300 ikasle inguruk jasotzen dituzte.