Eska ezazu zure Global Training beka

Atzealdea

Eska ezazu zure Global Training beka

Bekak

Eska ezazu zure Global Training beka

Beka eskari epea ekainaren 15etik uztailaren 16ra izango da. Bizi ezazu zure atzerriko esperientzia!

2018·06·15

$titulo.getData()


Global Training beka programa bat da eta bere helburua Euskal Herriko gazteen prestakuntza osatzea da 6 hilabeteko praktikak eskainiz atzerriko enpresa eta instituzioetan.

Beka hauen bitartez, gazteen profesionalizazioa eta nazioarteratzea zabaltzea, jarduera profesional batekin lotutako nazioarteko praktikak eginez lortu nahi da. Aldi berean, nazioarteko prestakuntza praktikoko jardueretan parte hartzen duten gazteek euren garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko ezagutza, jarrera eta kualifikazioak jasotzea, erabiltzea eta garatzea bilatzen da, lan-merkatuan parte hartuz.

Global Training beken inguruko informazioa eta baita ere eskaria egiteko jarraitu beharreko pausoak, hemen aurkituko dituzu.

Ez ahaztu, beka eskaria egiteko aukera, gaur, ekainak 15 hasi eta uztailaren 16rarte izango duzula.