Mondragon Unibertsitateak, SD Eibarrek eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko kirolean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak, SD Eibarrek eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko kirolean

Kirol Formakuntza

Mondragon Unibertsitateak, SD Eibarrek eta WATS Teamek akordio bat sinatu dute prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko kirolean

Euskadin aitzindariak diren masterreko eta graduondoko unibertsitate-programen bidez

2021·02·08

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, SD Eibar futbol-klubak eta WATS Teamek (erreferentziazko erakundea kirol-prestakuntza profesionalean eta kirol-arloko indarkeriaren preben-tzioan) akordio bat sinatu dute kirol-arloko prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko, bi unibertsitate-programaren bitartez: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa.

Hitzarmena Ipuruan sinatu da, klubaren estadioan, eta bertan parte hartu dute: Lander Belokik, En-presagintza Fakultateko dekanoak; Mikel Larrañagak, Eibar Kirol Elkartea Fundazioko lehendakari-ordeak; Jon Ander Ulaziak, Eibar Kirol Elkarteko kontseilari ordezkariak; eta Alex Navarrok, WATS Teameko fundatzaileetako batek.

Hiru alderdien artean garatutako ekimena kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bidez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak beka-programa bat du klubeko kirolarientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako parte-hartzaileentzat. 

Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek programen zehaztasunak eman dituzte, biak ere ai-tzindariak Euskadin eta Estatuan.

Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko en-presa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest daudenei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, “executive” programari esker, profesionalak aurrera egiteko gai izaten dira kirol-sektorean. Progra-mak bi edizio izan ditu, eta horietan 25 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren hirugarren edizioa martxoan abiaraziko da (www.wats.team/wats-expert-online/).

Izena emateko epea zabalik

Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan osatu nahi dutenei. Gaur egun, pro-gramaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren edizioan izena emateko prozesua (www.wats.team/wats-master/).

Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiruen artean, helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitze-ko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko eta etorkizunean baterako ekintzak garatzeko. 

Bi programetako irakasleen artean, eliteko kirolaren munduko hainbat aurpegi ezagun daude, WATS Taldearekin lotuta: Vicente del Bosque (hautatzaile nazional ohia), Julen Guerrero (Sub17ko hauta-tzaile nazionala eta Athletic Klubeko jokalari ohia), Xabi Prieto (Realeko jokalari ohia), Patricia Ramírez (kirol-arloko psikologoa, idazlea eta hizlaria), Jero García (boxeatzaile profesional ohia eta “Hermano Mayor” telebista-saioko aurkezlea), eta beste hamabost profesional nabarmen, enpresa-kudeaketaren, ekintzailetzaren, negozio-garapenaren, marketinaren edo komunikazioaren arlokoak, besteak beste.