Mondragon Unibertsitateak 11. postua hartu du CyD rankinaren arabera estatuko errendimentu altueneko unibertsitateen artean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak 11. postua hartu du CyD rankinaren arabera estatuko errendimentu altueneko unibertsitateen artean

Rankinak

Mondragon Unibertsitateak 11. postua hartu du CyD rankinaren arabera estatuko errendimentu altueneko unibertsitateen artean

Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua goraipatzen da egresatuen artean enplegu gehien sortzeagatik.

2020·05·28

$titulo.getData()


Atzo, 2020ko maiatzaren 27an, aurkeztutako CyD Rankingaren arabera, Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko 15 unibertsitateen artean dago. Hauek, errendimendu altuko adierazle kopuru handiena izateagatik nabarmentzen dira. Zehazki, parte hartu duten 76 unibertsitateek osatutako rankingeko 11. postuan dago.

Gainera, Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua nabarmentzen da, ikasketak amaitu dituztenentzat enplegu gehien sortzen duenetako bat baita.

Aipatzekoa da Mondragon Unibertsitatea Irakaskuntzan eta Ezagutzaren Transferentzian errendimendu onena duten 10en artean dagoela, baita Eskualdearen Garapenean errendimendu onena duten 8en artean ere.

CyD rankinga

CyD Fundazioak urtero argitaratzen du Espainiako unibertsitateek garapenari egiten dioten ekarpenari buruzko CyD txostena.

CyD Rankingaren zazpigarren edizio honetan, lehenengo aldiz, unibertsitateko tituludunen enpleguari eta laneratzeari buruzko adierazleak txertatu dira, ikasleek datu kontrastatuak izan ditzaten egitea erabakitzen dituzten titulazioen enpleagarritasunari buruz.

CyD rankingak estatuko unibertsitate sistemaren informazio osoa eta adierazgarria eskaintzen du. Zazpigarren edizio honetan 76 unibertsitateren, 25 ezagutza-eremuren eta 2925 titulazioren emaitzak argitaratu dira. Parte hartzen duten unibertsitateak 2019a baino lehen sortutako gradu-irakaskuntzak ematen dituzten 81 unibertsitateen % 94 dira.