Mondragon Unibertsitatea da CyD rankinaren arabera Euskadin eragin sozioekonomiko handiena duen unibertsitatea

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea da CyD rankinaren arabera Euskadin eragin sozioekonomiko handiena duen unibertsitatea

Rankina

Mondragon Unibertsitatea da CyD rankinaren arabera Euskadin eragin sozioekonomiko handiena duen unibertsitatea

Hortaz gain, Mekanikako Ingeniaritza Graduaren kasuan, estatuko lehenengo 5 unibertsitateen artean aurkitzen da.

2022·06·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea da Euskadin eragin sozioekonomiko handiena sortzen duen unibertsitatea, CyDk argitaratu berri duen rankinaren arabera (Espainiako unibertsitate kopuru handienaren errendimendua aztertzen duen rankina da hau, hainbat aldagai kontutan izanik). Ikerketak egiaztatu duenez, Mondragon Unibertsitatea Mekanikako Ingeniaritzan errendimendu onena duten Espainiako lehen 5 unibertsitateen artean dago.

Unibertsitateen errendimendua dimentsio desberdinen arabera neurtzen duen CyD rankinak (irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, naizoartekotzea eta eskualde-garapenari egindako ekarpena) bederatzigarren edizioaren emaitzak argitaratu ditu dagoeneko. Rankinak, gainera, ezagutza-eremuen araberako azterketa egiten du, eta ikasleei eta unibertsitateei erabakiak hartzen laguntzen die.

Bederatzigarren edizio honetan, CyD rankinak 79 unibertsitate, 28 ezagutza arlo (berria: arkitektura) eta 3.052 titulazioren emaitzak aurkeztu ditu. Ikerketan parte hartu duten unibertsitateak, Unibertsitate, Zentro eta Titulu Erregistroan, graduak eskaintzeko jasota dauden 84etatik %94a izan dira. 48 publikoak dira (%100) eta 31 pribatuak (%86).

Berrikuntza gisa, CyD rankinak aurten aztertu ditu, unibertsitate sistemaren egokitzapena digitalizazioaren arlora, STEM diziplinak eta emakumeen bilakaera karrera akademikoan.

STEM arloan errendimendu onena

Aztertutako adierazleen analisiak emaitza positiboak eman ditu Mondragon Unibertsitatearentzat; izan ere, eskualde garapenean gehien laguntzen duten Espainiako lehenengo 5 unibertsitateen artean dago eta Euskal Autonomia Erkidegoan eragin sozioekonomiko handiena sortzen duen unibertsitatea da. Era berean, Mondragon Unibertsitatea nabarmentzen da STEM irakaskuntzei lotutako errendimenduan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika), eta Mekanikako Ingeniaritzan ere, errendimendu onena duten Esapiniako lehen 5 unibertsitateen artean dago.