Mondragon Unibertsitatea Gipuzkoa Industry Sec 2018 kongresuan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea Gipuzkoa Industry Sec 2018 kongresuan

KONGRESUA

Mondragon Unibertsitatea Gipuzkoa Industry Sec 2018 kongresuan

Urko Zurutuzak hitzaldi bat emango du ekoizpen ekipamendu konektatuen arduradunek izan behar dituzten gaitasunen inguruan.

2018·05·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatean elkarlanean ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoa Industry Sec 2018 kongresua aurrera eramateko. Kongresua Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditoriumean egingo da, maiatzaren 10 eta 11an.

Gipuzkoa Industry Sec 2018 kongresua sortu da gure enpresa industrialek jakin dezaten zibersegurtasun-arloan prestatuta egotea lehiakortasun- eta bideragarritasun-bermea dela.

Zibersegurtasunaren sektoreko erreferente nagusiek parte hartuko dute, eta ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratua ezagutuko dugu, gure lurraldeko enpresa industrialen eskariari erantzuna emateko ekimena.

Urko Zurutuzak, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisiaren eta Zibersegurtasunaren Ikerketa Taldearen koordinatzaileak, hitz egingo du enpresa industrialetan sortu den egoeraz, ekoizpen arduradunek behar duten kualifikazioari dagokionez, ekoizpen ekipamenduak nahitaez konektatuta lan egin behar duten garai honetan. Halaber, enpresa industrialek eta unibertsitateak zibersegurtasunaren esparruan landu beharreko elkarlan guneez ere arituko da.

Kontsultatu programa hemen.