MBA Executive masterrak 10 urte bete ditu

Atzealdea

MBA Executive masterrak 10 urte bete ditu

Urteurrena

MBA Executive masterrak 10 urte bete ditu

Abian jarri zenetik, 200 lagun igaro dira MBA master horren geletatik

2019·09·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak elkarlanean eskaintzen duten MBA Executive masterrak X. urteurrena bete du aurten. Ikastaroa 2009tik da abian Donostian. Urteotan, 200 lagunek egin dute master hori, euren gaitasun profesionalak hobetzeko eta enpresen erronka berriei erantzuteko asmoz. 10 urteko ibilbidea ospatzeko, ekitaldia antolatu zuten irailaren 19an, Donostiako Monte Igeldo hotelean. Hitzordua 17:30ean da eta aurreikusitako ekintzarik nabarmenena Alex Roviraren Tu Brújula Interior: Sentido, Transformación y Realización (Zure barneko iparrorratza: Zentzua, Eraldaketa eta Errealizazioa) hitzaldia izango da. Rovira nazioartean dabil hizlari-lanetan eta, gainera, ekonomialaria eta idazlea da. Azken liburua plazaratu berri du: Amor (Maitasuna). Aditua da psikologia erabiltzen eraldaketa profesionala eta pertsonala sustatzeko. 
 
2009an Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak indarrak batu zituzten erronka estrategiko bati heltzeko: Gipuzkoako profesionalen eta zuzendarien gaitasunak (eta, orokorrean, Gipuzkoako ekonomia- eta enpresa-ehunarenak) hobetzea helburu duen prestakuntza-programa gauzatzeko apustuari, alegia.
 
Ordutik, urtero eguneratu dute programa, partaideek gaur egungo egoera ekonomikoan modu eraginkorrean jardun dezaten; izan ere, konplexutasuna, ziurgabetasuna, globalizazioa eta etengabeko aldaketa dira egoeraren ezaugarri nagusiak. Masterraren bidez, ikasleen eraldaketa profesionala eta pertsonala sustatu nahi dira.
 
Hauek dira MBAren helburuak:
 
  • Enpresaren eta gestio-arlo garrantzitsu guztien gaineko ikuspegi orokorra eta estrategikoa eskaintzea.
  • Erabakiak hartzeko eta taldeak gidatzeko gaitasuna hobetzea.
  • Ekintzailetza bultzatzea. Berrikuntza eta aldaketa sustatzea, bai jarrera pertsonalean eta bai profesionalean.
  • Enpresaren kudeaketa komertzialerako, finantzariorako eta estrategikorako tresnak eskaintzea.
  • Garapen pertsonala sustatzea eta ingurune profesionala eraikitzea.
10 urteotan MBA masterra egin dutenen % 10ek profil teknikoa du (askotariko espezialitateetako ingeniariak eta bestelako profilak, hala nola fisikariak, kimikariak, arkitektoak eta matematikoak), 30-50 urte ditu eta gutxienez 5 urteko lanbide-esperientzia du. Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, kooperatibetan, familia-enpresetan eta enpresa handietan diharduten profesionalak dira gehienak. Hain zuzen, enpresa horien % 60 industriako/ekoizpeneko sektorekoak dira, eta gainerako % 40a ingeniaritzako eta bestelako zerbitzuetako enpresak. 
 
Alex Rovira
 
Alex Rovira (Bartzelona, 1969ko martxoaren 1a) enpresaburua, idazlea, ekonomialaria, nazioarteko hizlaria eta aholkularia da. Bere liburuen zortzi milioi ale inguru saldu ditu guztira, batzuk salmentetan lehenak izan dira Espainian eta katalanez, gaztelaniaz zein beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira. 
 
Enpresa-zientzietan lizentziaduna da, eta MBA tituluduna ESADEn. Ikastegi horretan enpresetako goi-zuzendaritzetako edo GKE-etako kideei bideratutako mintegiak eskaintzen ditu gai hauen inguruan: Berrikuntza, Aldaketaren Kudeaketa, Talentuaren Kudeaketa, Pertsonen Kudeaketa eta Pentsamendu Sortzailea. Gainera, kolaboratzailea da bestelako erakunde akademiko batzuetan. 
La buena suerte (Zorte ona) lanarekin lortu du oihartzunik handiena nazioartean. 42 hizkuntzatan argitaratu da, hiru milioi ale baino gehiago saldu zituen bi urtean eta urteko libururik onenaren saria eskuratu zuen Japonian 2004an, kritikariak, irakurleak eta argitaletxeetako profesionalak bat etorrita.