LEINNeko musika berria BBFn entzungai

Atzealdea

LEINNeko musika berria BBFn entzungai

LEINN

LEINNeko musika berria BBFn entzungai

Irailaren 12ko astea, LEINNen abentura berri bati ekitea erabaki duten taldeko ekintzaile berriei

2022·09·16

$titulo.getData()


Irailaren 12ko astea, LEINNen abentura berri bati ekitea erabaki duten taldeko ekintzaile berriei (“penguin” ere deitzen zaie) ongietorria egiteko astea da. Bost aditzetan laburbiltzen den abentura bat: sortzea (taldea, team company-a, ikasteko tresna da), berritzea, bidaiatzea, lankidetzan aritzea eta lider izatea eraldaketa pertsonal eta profesionalean.

Irailaren 14an penguin belaunaldi berriak ongietorri beroa jaso zuen urduritasuna ilusio bihurtzeko. Ingelesezko finantzetako klase magistral baten parodiarekin hasi zen dena, Bilboko Laborategiko belaunaldi ezberdinetako LEINNerren kongarekin eten zena. Auditoriotik musikaren erritmora 100 pertsona baino gehiagok dantza egin zuten Isozaki Dorreetaraino. Hemen, Mondragon Team Academy-MTA Music Festivala hasi baino lehen hainbat erronkari aurre egin zieten. Festibalean gaur eguneko team company guztiek parte hartu zuten: Avalon, Blaze, Hagalaz, Khoda, Legit, Reedom, Riven, Stamm, Tabia eta BBB team coaches taldea. Dantzek eta aurkezpenek bide eman zioten MTAko Hakari checkout eta merendola kolaboratibo gisa, non talde bakoitzak aukera ezberdinak ekarri zituen: janari gazia, gozoa, edariak,...

Intentsitatez betetako goiz horren ondoren, irailaren 15ean LEINNer berriek gymkhana proba bati aurre egin behar izan zioten, Bilbo hiriko ekosistema eta MTA komunitatea ezagutzen joateko aukera bikaina. Zer ikasi dugu prozesu honetan? Zer joan da ondo? Zer ez da hain ondo joan? Nola egin dugu lan taldean? Horiek ziren bigarren egunaren ondoren sharingean erantzun beharreko galderak. Azkenik, ostiralean aurkezpen desberdinak izan dira protagonista: Harre Plana, Kirol zerbitzua, BBFren Tourra, Docken bisita,...

Hau hasi besterik ez da egin. Eta hasteaz ari bagara, hilaren 19an, LEINN International Travelling Universityren belaunaldi berri baten ibilbidea hasiko da Bilbon. Kultur aniztasuna, beste behin ere, funtsezko elementua izango da Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Ongi etorri gure ekosistemara, eman eta jasoz harremanak eraiki ditzagun.